(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Justizia arloan eskumenak dauzkaten autonomia erkidegoek bulego judizial berrien eta doako laguntza juridikoaren gainean eztabaida egingo dute osteguna, 2010.eko urtarrilak 28

Hamaika autonomia erkidegotako kontseilariek prentsaurrekoa egingo dute bihar eta prentsaurreko hori zuzenean ikusi ahal izango dugu Interneten


Iruñeko Justizia Jauregia

Justizia arloan eskumenak dauzkaten autonomia erkidegoek bulego judizial berrien eta doako laguntza juridikoaren gainean eztabaida egingo dute Iruñean.

Justizia arloan eskumenak dituzten hamaika erkidegoak koordinazio bilera egiteko bildu dira gaur Iruñean. Bilera gaur hasi eta bihar amaituko dute. Asmoa da bulego judizial berriaren ezarpenari eta doako justiziaren legearen berrikuntzari buruzko irizpideak bateratzea; estatu mailako lege horrek doako justiziari buruzko eskubide konstituzionala arautzen du.

Lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, Javier Caballero Martinezek, autonomia erkidegoen koordinazio batzordea inauguratu du gaur Nafarroako Artxibo Nagusian. Batzordean erkidego hauek daude ordezkatuta, Nafarroaz gain: Andaluzia, Aragoi, Asturias, Kanariar Uharteak, Kantabria, Katalunia, Madril, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Valentzia.

Koordinazioa Batzordeak bilera Nafarroan egingo du Caballero kontseilariak hala proposatu zuelako duela urte bete Bartzelonan egindako topaketan. Lehen presidenteordeak azaldu du eskumenak beren gain hartu zituzten lehen erkidegoak konturatu zirela koordinatzeko premia zutela, eta horregatik sortu zutela batzordea. Gauzak horrela, batzordearen helburuak dira, batetik, arazo komunak aztertzea eta "konponbide koordinatuak" hartzea, erkidego bakoitzaren bereizgarriak kontuan hartuta; eta bestetik, eskumenak dituzten gainerako erakundeei, batik bat Justizia Ministerioari eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari, “autonomia erkidegoen ahots bateratua helaraztea; izan ere, autonomia erkidegoak funtsezkoak dira Justizia Administrazioan eta, askotan, ez dira kontuan hartzen eta ez dira behar bezala balioesten". 


Alde horretatik, Caballerok hau esan du: " Autonomien Estatuak indar handia dauka Justizia sistema nazional bat eraikitzeko, aintzat hartuta biztanle guztiak berdin tratatu behar direla eta, aldi berean, erkidego bakoitzaren eskumenak eta berezitasunak errespetatu egin behar direla”. Caballero kontseilariak nabarmendu du, baita ere, Justizia Administrazioak “une historiko bat” bizi duela. Izan ere, Caballeroren hitzetan, “abian dauden eta helduko diren aldaketekin asmatzen badugu, gure sistema judizial zahar eta zaharkitua XXI. mendeko benetako zerbitzu bihur dezakegu".

Gaurko bilera batik bat teknikoa da eta kontseilaritzetako goi karguek parte hartuko dute. Saioak bihar amaituko dituzte: hamaika Justizia kontseilariak bilduko dira eta, egindako lanak balioetsi ostean, ateratako ondorioen berri emango dute prentsaurrekoan, eguerdiko 12.45ean, Nafarroako Jauregian. Prentsaurrekoa zuzenean emango dute www.navarra.es web gunean; , zehazki, “Aktualitatea” saileko “Prentsa-aretoa” atalean.

Bulego judiziala, laguntza juridikoa eta teknologia berriak

Eztabaida egiteko bi lan talde antolatu dituzte. Taldeetako batek Justiziaren berrikuntza izango du hizpide, eta bulego judizial berriaren ezarpena eta langileen arloko eskumenak aztertuko dituzte. Gogoratu maiatzean jarriko dituztela indarrean epaileen eta idazkarien eskumenak desberdin banatzeko oinarrizko legeak, eta lege horiek autonomia erkidegoak alde batera uzten dituztela antolaketaren diseinuan. 

Beste talde batek doako laguntza juridikoa eta laguntza hori arautzen duen legean egin beharreko aldaketak aztertuko ditu; lege hori, izan ere, 1996koa da eta aldatzera doaz, eguneratzeko. Caballero kontseilariaren iritziz, ezinbestekoa da berrikuntzak egitea, “sistema eramangarria izan dadin, ahaztu gabe zuzenbidezko estatu sozial eta demokratikoetan doako justizia funtsezkoa dela biztanleen babes judiziala bermatzeko eta, ondorioz, behartsuenei tratu bera emateko”.

Egitarauaren arabera, lan saio bat egingo dute Trabajos Catastrales de Navarra (Tracasa) SA sozietate publikoarekin, foru erkidegoan espediente judizialak gestionatzeko erabiltzen den tresna informatikoa sortu baitu: Dictumtc. Kanariar Uharteetako Gobernuak prozesuak gestionatzeko programa bat utzi zion Nafarroako Gobernuari, 1999an, Justizia eskumenak jaso ondoren. Dena den, foru erkidegoan beste programa bat egin dute; programa hori, gero, Kantabriako Gobernuari utzi diote.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa