(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2,7 milioi euro bideratu ditu Sesmako zeharbidea berritzeko osteguna, 2010.eko urtarrilak 28

Zoladura eta hiri-sareak berritu dira, eta biribilgunea egin da bidegurutzearen segurtasuna hobetzeko


Salanueva eta Alba kontseilariek Sesmako zeharbidea inauguratu dute. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 2.750.960 euro bideratu ditu Sesmako zeharbidea finantzatzeko. Kopuru horretatik 1.170.808 euro Toki Administraziotik datoz eta 852.411 euro Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak eman ditu. Amelia Salanueva Murguialday eta Laura Alba Cuadrado kontseilariek bidea gaur goizean inauguratu dute, bertan egindako berritze lanen ostean. Kontseilariez gain, ekitaldian Pedro María Mangado herriko alkateak parte hartu du.

Salanueva eta Alba kontseilariek administrazio desberdinen artean lankidetzan aritzearen garrantzia azpimarratu dute, herritarrei zerbitzu hobea emateko, batez ere gaur egungo krisi egoeran. Bestalde, Alba kontseilariak esan duenez, “Donejakue Bideko Autobiaren eragin-esparruak Errepideen II. Plan Zuzentzailearen garapenean izandako protagonismoa gorabehera, Nafarroako Gobernuak inguruko bide-azpiegiturak hobetzeko inbertitzen jarraitzen du”. Albak adibide hauek eman ditu: Ebroko Ardatzeko saihesbidea (gaur egun gauzatzen ari dena) eta Errepideen III. Plan Zuzentzailean programatutako jardunak, hala nola, Gares eta Mendigorria lotzen dituen NA-601 errepidea berritzea, Mendigorria eta Larraga bitarteko NA-601 errepidea berritzea eta Allo eta Sesma lotzen dituen NA-666 errepidea berritzea.

Kontseilariak gehitu duenez, “azpiegituren hobekuntza honek helburu bikoitza du, batetik, ekonomian inpaktu positiboa lortzea inbertsio publikoetatik beti sortzen den enpleguari esker, eta bestetik, azpiegituren sare eroso, seguru eta lehiakorragoa lortzea, gure luraldea hobeto orekatzeko eta epe laburrean Nafarroan garapen ekonomikorako eta enplegua sortzeko aukera hobeak sor ditzan”.


Salanueva eta Alba kontseilariek Sesmako Udalean ekitaldi batean parte hartu dute zeharbidea inauguratu aurretik. ( irudia handitu )

Bestalde, Salanueva kontseilariak azpimarratu du beharrezkoa dela erakunde pribatuekin ere lankidetzan jarraitzea lanak modu eraginkorragoan egiteko. "Nafarroako Gobernuarentzat –azpimarratu du Salanuevak- garrantzitsua da inbertsioak mota honetako jarduetan gauzatuta ikustea, eta horretan lanean jarraitu nahi dugu Nafarroak aurrera egin dezan eta, batez ere, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko ".

Lanen deskripzioa

Lan hauetan, batetik, zoladura jarri eta hornikuntza eta saneamendu sareak berritu dira (calle Mayor eta Avenida Almuza). Jardun hori udalak sustatu du, eta saihesbide berria eraikitzearen eraginez zeharbideak lortu duen hiri-errepide izaeratik eratorritako beharrizan berriak konpontzeko gauzatu da. Horretarako, galtzadaren eta espaloien zoladura hobetu da eta hiri-sareak bi lerroko galtzadekin berritu dira, eta lerro bakoitzak 3,25 eta 3,50 metro bitarteko zabalera aldakorra du. Era berean, bi ardatzen bidegurutzeko segurtasuna hobetzeko biribilgunea eraiki da.

Bestetik, Jurramendiko Mankomunitateak sustatuta, zoladura berriak ukitutako inguruko hornikuntza eta saneamendu sareak berritu dira, eta hodien zenbait tarte gehitu dira aurretik zegoen sarearen sarebegiak ixteko.

Sesmako zeharbidea NA-8404 eta NA-6344 errepideen bidegurutzeak osatzen du, eta 1000 m-ko luzera du iparraldetik hegoaldera eta 425 m ekialdetik mendebaldera. Lana Arian enpresari esleitu zitzaion, eta zuzendaritza fakultatiboa Ingeniería Monkaval enpresak eta Jurramendiko Mankomunitateko zerbitzu teknikoek euren gain izan dute.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa