(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalan kontseilaria Doneztebera joan da, hiru urte arteko haurrentzat egin duten zentro berria ikustera osteguna, 2010.eko urtarrilak 28

Zentroa egiteko 330.704 milioi euro inbertitu dituzte eta zenbateko horretatik Nafarroako Gobernuak 174.415 euro jarri ditu


Catalan kontseilaria Doneztebeko zentro berrian

Catalan kontseilaria Donezteben izan da, hiru urte arteko haurrentzako zentro berrian. ( irudia handitu )

Hezkuntza kontseilaria, Alberto Catalan Higueras, Doneztebera joan da gaur, Askin Haurtzaindegia ikustera; Haur Hezkuntzako zentro horretan hiru urte arteko haurrak hartzen dituzte.

Instalazioak Udalarenak dira eta erdi bana finantzatu dituzte Doneztebeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak. Guztira 330.704 euro inbertitu dituzte eta zenbateko horretatik 174.415 euro Nafarroako Gobernuak jarri ditu.

Haurtzaindegia Udalaren eraikin bateko behe solairuan dago, Elizagibela kalean. Eraikinaren gainerako espazioetara sarbide bereiziak jarri dituzte.

Zentroan dauzkate erabilera askotarako aretoa, gela bikoitza bat, gela sinple bat, bi biltegi, bulegoa, sukaldea, bilera aretoa, aldagelak, bi komun, garbitegia, 80 metro koadroko jolasleku estali bat eta 127 metro koadroko beste jolasleku bat, irekia.

Orain 46 ikasle dauzkate, urte bete eta hiru urte artekoak, honela banatuta: bi eta hiru urte arteko 32 haur gela bikoitzean eta urte bete eta bi urte arteko 14 haur gela sinplean. 

Doneztebeko HLHIra eta DBHIra bisita

Donezteben zegoela aprobetxatuta, Catalan kontseilaria Haur eta Lehen Hezkuntzako San Miguel ikastetxe publikora eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Mendaur Institutura ere joanda.

Bi ikastetxe horiek Inato Irazoki kalean daude eta guztira 4.000 metro koadro dauzkate; frontoia eta gimnasioa dituzte, gainera.

Ikastetxeetan D eredua (euskaraz) eta A eredua (gaztelania) eskaintzen dituzte. San Migel HLHIn 139 ikasle daude eta Mendaur DBHIn 179.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa