(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

6,5 milioi euroko gastua onetsi da inbertsiorako laguntzetarako nekazaritzako elikagaien 38 industriatan astelehena, 2010.eko otsailak 1

Laguntzen bidez produktuen kalitatea eta prozesuen efizientzia hobetu eta teknologia berrien erabilera sustatu nahi da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariari 2011ko aurrekontuen kargura 6,5 milioi euroko urte anitzeko gastua konprometitzeko baimena eman dio, Landa Garapeneko 2007-2013 Programaren esparruan nekazaritzako produktuen balio erantsiaren gorakadarako laguntzen deialdian ebatzi gabe dauden eskaerak izapidetzeko. Diru-laguntza hori Foru Komunitateko nekazaritzako elikagaien 38 industriaren artean banatuko da.

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariari 2011ko aurrekontuen kargura 6,5 milioi euroko urte anitzeko gastua konprometitzeko baimena eman dio, Landa Garapeneko 2007-2013 Programaren esparruan nekazaritzako produktuen balio erantsiaren gorakadarako laguntzen deialdian ebatzi gabe dauden eskaerak izapidetzeko.

Laguntza hauen bidez nekazaritzako eta basoko produktuen lehiakortasuna hobetu nahi da, kalitatezko produktuak sustatuta, balio erantsi gehiagorekin, eraldaketan eta merkaturatzean efizientzia hobetu nahi da, modernizazioa eta teknologia berrien, prozesu, sistema eta produktu berritzaileen erabilera bultzatu nahi dira; hori guztia ekoizleen eta industriaren arteko lankidetza babesteko estrategiaren barruan, laneko segurtasuna, ingurumenaren babesa eta animalien higienea eta ongizatea hobetze aldera.

Honela banatzen dira laguntza jaso dezaketen jardunak: ondasun higiezinak eraiki eta eskuratzea, lursailak erostea barnean hartuta (diru-laguntza jaso dezaketen gastu guztien %10 izango da muga); ekipoak eta makineria eskuratu eta instalatzea, ekipo informatikoak barnean hartuta, ibilgetu materialean egindako inbertsioak, industria-planta eta ekoizpen-instalazioak berrantolatzera bideratutako inbertsioak eta kostu orokorrak: arkitektoen, ingeniarien eta aholkularien ordainsariak, bideragarritasun-azterketak eta patenteak eta lizentziak eskuratzea.

Diruz lagundutako enpresak eta emandako zenbatekoak

Jarraian, diruz lagundutako enpresen zerrenda dator, herria kontuan hartuta ordenaturik, diruz laguntzeko moduko inbertsioak eta kasu bakoitzean emandako diru-laguntzak:

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa