(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 900.000 euro inbertituko ditu Baztango Irurita herrian ikastetxe berria eraikitzeko astelehena, 2010.eko otsailak 1

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea eraikitzeko lanak 2011ko lehen seihilekoan amaituko dituzte


Transcripción textual del video

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak baimendu du 900.000 euro jartzea Baztango Irurita herrian Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe berria eraikitzeko. Obrak Nafarroa 2012 Planean daude jasota eta 2011ko lehen seihilekorako amaituko dituzte.

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak baimendu du 900.000 euro jartzea Baztango Irurita herrian Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe berria eraikitzeko. Ikastetxe berria egiteko lanak Nafarroa 2012 Planean daude jasota. Helburua da dagoeneko zaharkituta dauden instalazioak alde batera uztea eta ikastetxea eraikin berri batean jartzea, dauden hezkuntza premiak betetze aldera.

Eraikin berria “giltza eskura” delako sistema medio egingo dute; sistema hori erabiltzen da proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko eta egiteko kontratua prozedura bakar baten bitartez egiteko. Hala, bi espediente bateratu egiten dira eta, ondorioz, epeak murrizteaz gain, obrak lehenago amaitzen dira. Alde horretatik, aurreikusi dute obrak 2011ko lehen seihilekorako amaitzea.

Gaur adostutako akordioan eskaintzaileek bete beharreko gutxieneko baldintzak jaso dituzte. Hala, ikastetxeak eduki behar ditu, gutxienez, 45 m²-ko sei gela, 30 m²-ko banaketa gela bat, informatika gela (45 m²) eta erabilera askoko gela bat (100 m²). Halaber, eduki behar ditu bi komun (bat ikasleentzat, 30 m²-koa; eta bestea irakasleentzat, 5 m²-koa), garbiketa gela (2 m²), instalazio gela (15 m²), irakasleentzako aretoa (30 m²), zuzendariaren bulegoa (20 m²), biltegia (20 m²) eta ataripea (50 m²).

Nafarroako Gobernuak 900.000 euro inbertituko ditu, 2010eko eta 2011ko aurrekontuen kargura (ekitaldi bakoitzean 450.000 euro).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa