(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asturias eta Vianako printze-printzesek jakobear urtea irekiko dute Orreagan astelehena, 2010.eko otsailak 1

Ekitaldia otsailaren 9an egingo da goizez, eta arratsaldean Jacan jarraituko du


Transcripción textual del video

Filipe eta Letizia Asturias eta Vianako printze-printzesak Nafarroara joango dira datorren otsailaren 9an 2010eko jakobear urtea irekitzera.

Asturiasko printze-printzesak

Asturias eta Vianako printze-printzesek 2010eko Jakobear Urtea irekiko dute Orreagan.

Filipe eta Letizia Asturias eta Vianako printze-printzesak Nafarroara joango dira datorren astean 2010eko jakobear urtea irekitzera.

Ekitaldia Orreagako Santa Mariaren Errege Kolegiatan egingo da, otsailaren 9an, asteartean, eguerdiz. Ekitaldi horretan Ángeles González Sinde Kultura ministroak eta Done Jakueren bideak zeharkatzen dituen zortzi autonomia-erkidegoetako gobernuko presidenteek parte hartuko dute: Aragoi, Asturias, Kantabria, Gaztela eta Leon, Galizia, Errioxa, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa.

Ekitaldiak bi atal izango ditu: goizeko ekitaldia Orreagako Kolegiatan egingo da. Arratsaldeko ekitaldia Jacan garatuko da, Done Jakueren bidearen beste adar baten garrantzia azpimarratzeko, hots, Asturiasko bidea.

1993tik, jakobear urte bakoitzaren hasieran (hau da, 1999an eta 2004an) mota honetako ekitaldia egiten da Orreagan. Bertara Koroaren eta Nazioko Gobernuaren ordezkariak biltzen dira, baita Done Jakueren bideak zeharkatzen dituen autonomia-erkidegoetako presidenteak ere. Modu horretan, kultura-ondare berezko eta unibertsalarentzat Done Jakueren bideak duen garrantzia azpimarratu nahi da, jakobear herentzia banatzen duten autonomia-erkidego, herri eta nazio guztientzat lokarria baita.

Azken jakobear urtean gertatu zen moduan -2004- ekitaldi hau Jakobear Kontseiluak antolatzen du, izaera nazionaleko erakundeak, Kultura ministroa buru eta kide moduan Administrazio Zentraleko eta autonomia-erkidegoetako kideak dituena. Kontseilu horrek Done Jakueren bidearekin lotutako gaiak bultzatzen ditu.

Orreaga frantziar bideko lehen barrutia da, Pirinioetako hesia gainditu ondoren. Done Jakueren bidetik Santiagoraino oinez doazen erromes gehienek bertan hasten dute ibilbidea. 2009an 52.000 erromes baino gehiago iritsi ziren Orreagara Santiagora joateko. Erromesen %40 Espainiako autonomia-erkidego desberdinetatik zetozen, Katalunia buru zela, eta gainerako %60 mundu osoko 80 herrialdetakoak ziren. Horrek erakusten du Orreagak eta Nafarroak nazioarteko proiekzioa dutela jakobear fenomenoan.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa