(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Neguko azken bidezaintza lanak amaitu dituzte astelehena, 2010.eko otsailak 1

Belaguako mendatea itxita dago oraindik, elausoak gertatzeko 4. mailako arriskua dagoelako


Belaguako mendatea elurtuta

Belaguako mendatea itxita dago elausoak egon daitezkeelako. ( irudia handitu )

Neguko Bidezaintza Lanetarako Koordinazio Batzordeak elurtea dela eta atzo abian jarritako lanak amaitzea erabaki du; izan ere, elurteak iragarri baino eragin gutxiago izan du.

Nafarroako Gobernuak elurra kentzeko 79 talde mobilizatu zituen atzo. Goizeko 8.00etan 67 zeuden martxan; talde horiek errepideetatik kentzen joango dira, eguraldiak hobera egin ahala. Iragarpenen arabera, eguerdian elurraren kotak gora egingo du eta arratsaldean zerua oskarbi egongo da. Bihar, lainoak izango ditugu, baina ostarteak ere egongo dira. 

Elurra kentzeko makinei esker, errepide sare nagusia ibiltzeko moduan egon da. Goizeko 10.15ak aldera bi makina Iruñeko ingurabidetik N-121-A (Iruña-Frantzia) errepidera eraman behar izan dituzte, Lantz ingurura, han zegoen bat errepidetik atera delako Ultzaman. Behin errepide nagusiak garbituta, bigarren mailako sarean aritu dira lanean. 

Elurra zela eta, eguerdiko 11.00etan bigarren mailako errepide sareko hiru mendate itxi behar izan dituzte: Urkiaga (NA-138, Iruña-Frantzia, Aldudetik), Artesiaga (NA-1740, Irurita-Eugui) eta Egozkue (NA-2520 Olague-Zubiri). Herri Lan Departamentuko aurreikuspenen arabera, arratsaldeko lehen orduetan irekiko dituzte mendate horiek. Alde horretatik, Belaguako mendatea oraindik itxita dago, NA-137 (Izaba-Frantzia) errepidean, elausoak gertatzeko arriskua dagoelako (4. mailakoa). 

Halaber, kendu egin dituzte lana lekuan bertan koordinatzeko organoak, leku hauetan: Iruñeko ingurabideetan eta Leitzarango, Sakanako eta Iparraldeko autobietan (A-15, A-10 eta A-1, hurrenez hurren). Organo horietan lanean ari ziren Foruzaingoko eta Guardia Zibileko kideak eta Herri Laneko Departamentuko langileak.

Gaur errepideetan segurtasuna bermatzen lan egingo dute Foruzaingoko Zirkulazio ataleko 61 patruilak eta Guardia Zibileko 44 patruilak, txandaka, goizez, arratsaldez eta gauez.  

Errepideak uneoro nola dauden jakiteko, www.navarra.es web atarira jo edo doako telefono zenbaki honetara deitu besterik ez duzue: 900 400 100. Datozen egunetarako eguraldiaren iragarpen zehatzagoa nahi izanez gero, Nafarroako Gobernuaren eguraldiaren web orrira jo dezakezue: http://www.meteo.navarra.es.

Belaguako mendatea itxita dago elausoak egon daitezkeelako

Neguko Bidezaintza Planerako Koordinazio Batzordeak balioetsi ditu, batetik, Belaguako mendatea ixtea, NA-137 (Izaba-Frantzia) errepidean, elausoak gerta daitezkeelako; eta bestetik, asteburuan egindako garbiketa lanak.

Lehenik, Batzordeak adierazi elurte handia zegoela iragarrita eta halaxe egin duela. 

Belaguako mendatean irisgarritasuna bermatzeko etengabeko programari jarraiki, elurra kentzeko bi makinak eta bi makina dinamikoak lanean aritu ziren ostiral gaueko 21.00ak arte eta larunbat goizeko 5.00etan ekin zieten berriz lanari. Errepidea kontuz ibiltzeko moduan geratu zen 51. kilometrora arte, baina, elauso arriskuagatik eta elurtegiengatik, errepidea ezin izan zuten garbitu 57. kilometroraino, La Contienda delakoraino. 

Larunbatean bertan, irristatze probak amaitu ondoren, Herri Lan Departamentuak kontratatutako Geonival enpresako adituak errepidea ixtea komeni zela azaldu zuen, elausoak gertatzeko 4. mailako arriskua zegoelako (maila gorena 5ekoa da).

Hori jakinda, eta ikusita Estatuko Meteorologia Agentziak ere 1.800 metrotik gora elausoak gerta zitezkeela iragarri zuela, Nafarroako Gobernuak, Foruzaingoko bi patruilen laguntzarekin, errepidea itxi zuen eguerdiko 14.00ak aldera, bisitariak seguru egon zitezen bermatze aldera.

Batzordeak berretsi du neguko bidezaintza lana eguraldiaren arabera antolatzen dela eta goi mendiko errepideak ezin direla beti irekita eduki, batik bat jendearentzat eta ondasunentzat arriskutsua bada; eta larunbateko eguraldia arriskutsua zen.

Azkenik, Batzordeak azpimarratu du mendatea etengabe garbitzeko programa bat dagoela eta aurtengo neguko bidezaintza kanpainan eski nordikoko El Ferial eta La Contienda pistetarako bidea hobetu dutela, 14 kilometro, hain zuzen; hobekuntza lanak azaroan amaitu zituzten eta inbertsioa 9,3 milioi eurokoa izan da. Zehazki, orain bideak 8 metro zabal dauzka (lehen 4,5 metro) eta, beraz, elurra kentzeko makinek errazago egiten dute lan eta, gainera, lerro batean lanean ari diren bitartean bestean ibilgailuak pasa daitezke. 

Herri Lan Departamentuak kontratatutako Geonival enpresako teknikaria zona horretara joango da bihar, zehazki, Lakora tontorraren hegoaldera, elur mantua aztertzera eta ikustera elausorik gerta daitekeen ala ez. Izan ere, larunbatean aholkatu zuen errepidea gutxienez 48 orduan ixtea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa