(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Arrotxapeako ikastetxe publiko berrian eskolak gaztelaniaz eta ingelesez emango dituzte datorren ikasturtean asteazkena, 2010.eko otsailak 3

Hezkuntza Departamentuak gainerako ikastetxeetan ingelesaren ikaskuntza indartzeko plan bat sustatuko du


Hezkuntza Departamentuak proposatu du datorren ikasturtean Iruñeko Arrotxapea auzoan irekiko duten ikastetxe publikoan eskolak gaztelaniaz eta ingelesez emateko programa ezartzea.

Ikastetxe berria egiteko Nafarroako Gobernuak 3.174.560 euro jarri ditu. Ikastetxean Haur eta Lehen Hezkuntzako bi ildo eskainiko dituzte eta Haur Hezkuntzako sei unitate eta Lehen Hezkuntzako hamabi unitate egongo dira. Gainera, ildo bat gehiago jartzeko bigarren fasea jaso dute proiektuan.

Hala, Nafarroan Haur eta Lehen Hezkuntzako hogei ikastetxe publikotan emango dituzte eskolak aipatu programaren arabera. Ikastetxe horiek dira, Arrotxapeakoaz gain, Elvira España, Huertas Mayores, Cintruenigoko IP, Jose Maria de Huarte, Ermitagaña, Azpilagaña, Cardenal Ilundain, Doña Mayor, Hilarion Eslava, Lorenzo Goicoa, Camino de Santiago, Catalina de Foix, Añorbe, Noain, Beriain, Remontival, Elizondo, Buztintxuri eta Sarriguren.

Irakaskuntza programa horretan, eskola orduen %40 eman daiteke ingelesez, gehienez. Ingelesaren alderdi formala lantzeaz gain, hau da, ingelesa hizkuntza gisa emateaz aparte, ingelesa komunikatzeko ere erabiltzen da, beste jakintza arlo batzuk irakasteko (matematika, zientziak, artea, e.a.).

Programa ezartzeko, ikastetxeko irakasleek eskolak ingelesez emateko gai izan behar dute. Hortaz, hizkuntza gaitasun handiagoa behar da eta metodologiak berritu behar dira.

Gauden ikasturtean, ikastetxe publikoetan hiru urteko 4.188 haur daude matrikulatuta; horietatik 853, hau da, adin horretako ikasleen %20,37, hizkuntzen tratamendua integratua den ikastetxeetan daude. Guztira, hiru eta hamabi urte arteko ia 3.000 ikaslek hartzen dituzte eskolak ingelesez.

Gainerako ikastetxeetan ingelesa hobetzea

Hezkuntza Departamentuak Haur eta Lehen Hezkuntzako gainerako ikastetxe publikoetan ingelesa hobetzeko plan bat sustatuko du, ingeleseko irakasleen hizkuntza eta metodologia gaitasunak eguneratze aldera. Programa bi ikasturtetan gauzatuko dute.

Hezkuntza Departamentuak badaki profil profesional berriak eta ikastetxeetako langileria moldatu egin behar direla, programaren betekizunen arabera.

Gauzak horrela, datozen ikasturteetan aipatu eredua interesa duten ikastetxeetan aplikatze aldera, Hezkuntza Departamentuaren helburua da hainbat prestakuntza modalitate diseinatzea, irakasleak ezinbestekoak dituzten ziurtagiri eta titulazioak lortzen joan daitezen. 

Además, con el fin de posibilitar la incorporación de profesorado con especialidad de Infantil y Primaria acreditado para la impartición de enseñanzas en lengua extranjera, tiene previsto aplicar nuevas medidas.

Gainera, Haur eta Lehen Hezkuntzan eskolak atzerriko hizkuntzan emateko gai diren irakasleak hartze aldera, Hezkuntza Departamentuak neurri berriak jarriko ditu martxan.

Gogoratuko duzuenez, hezkuntza itunaren barruan Nafarroako Gobernuak Ministerioari proposatu dio irakasleak aukeratzeko arauak aldatzea eta betekizuntzat jartzea irakasleek ingelesa dakitela egiaztatzea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa