(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak hiru urte arteko haurrentzako Andosillako zentro berria inauguratu du asteazkena, 2010.eko otsailak 3

Zentroa egiteko 1,1 milioi euro inbertitu dituzte eta zenbateko horretatik Nafarroako Gobernuak 650.000 euro jarri ditu


Sanz presidenteak hiru urte arteko haurrentzako Andosillako zentro berria inauguratu du. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidenteak, Miguel Sanz Sesmak, hiru urte arteko haurrentzako Andosillako zentro berria inauguratu du gaur. Ekitaldian izan dira, baita ere, Parlamentuko burua, Elena Torres Miranda; Hezkuntza kontseilaria, Alberto Catalan Higueras; eta Andosillako alkatea, Juan Enrique Sanzo Andres.

Ikastetxea Udalarena da eta eraikina egiteko 1,1 milioi euro inguruko inbertsio publikoa egin dute. Zenbateko horretatik 650.000 euro, gutxi gorabehera, Nafarroako Gobernuak jarri ditu azken hiru ekitaldietan: 162.496 euro 2007ko eta 2009ko aurrekontuen kargura, eta 324.992 euro 2008ko aurrekontuaren kargura. 

Zentroa Haur eta Lehen Hezkuntzako Virgen de la Cerca eskola barrutian dago. Gaur egun 36 haur daude, nahiz eta 72 ikaslerentzako sei unitate dauzkan. Bi unitate dira urte bete arteko haurrentzat (16 ikasle), beste bi urte bete eta bi urte arteko haurrentzat (24 ikasle), eta beste biak bi eta hiru urte arteko haurrentzat (32 ikasle). Proiektuaren arabera, eraikina handitu eta beste bi unitate jar daitezke.

Eraikinak 820 metro koadro eraiki dauzka eta horietatik 727 erabilgarriak dira. Zentro berrian daude hiru gela bikoitz, hiru atseden gela, erabilera askoko gela bat, jantokia eta tailerretarako espazio bat. Halaber, eraikinak dauzka lau komun (bat kanpoan), bilera aretoa, zuzendariarentzako bulegoa, biltegia, sukaldea, garbitzeko eta lehortzeko gela, aldagelak, langileentzako egongela eta aulkitxoen gela bat. Jolastoki irekia eskola barrutikoa da.

Andosillako hiru urte arteko haurrentzako zentroa 2007an hasi ziren egiten; Udalak urte hartan agindu zuen, hain zuzen, proiektua idaztea. 


Andosillako hiru urte arteko haurrentzako zentro berrian 72 haurrentzako lekua dago. ( irudia handitu )

Hiru urte arteko 5.700 haurrentzako lekua

Azken urteetan, hiru urte arteko haurrentzako tokiak ia bikoiztu egin dira: 2001ean 2.100 haurrentzako lekua zegoen eta ikasturte honetan (2009-2010) 5.700 haur ingururentzako lekua dago. Gaur egun 85 Haur Eskola daude Nafarroan, 66 herritan banatuta.

Denboraldi horretan 45 milioi euro baino gehiago inbertitu dituzte ikastetxe berriak egiteko; zenbateko horretatik 30 milioi Nafarroako Gobernuak jarri ditu. Diru horri gehitu behar zaizkio Foru Gobernuak udal eskola horietako gestioa eta ekipamendua finantzatzeko ematen dituen laguntzak; ikasturte honetan Gobernuak 9,7 milioi euro jarri ditu, zehazki.

Nafarroako Eskola Kontseiluak duela gutxi egindako azterlan baten arabera, foru erkidegoko bi urteko haurren erdia eskolatuta dago (sare publikoko datuak bakarrik kontuan hartuta). Horrek esan nahi du eskolatze maila estatuko batezbestekoa baino hamar puntu handiagoa dela.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa