(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

36,4 milioi euroko diru-laguntzak eman zituzten 2009an etxebizitzak zaharberritu eta eraberritzeko osteguna, 2010.eko otsailak 4

7.250 etxebizitzak jaso dituzte laguntza hauek, eta inbertsio osoa 110 milioi eurotik gorakoa izan da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak iaz 36.472.614 euroko diru-laguntzak eman zituen etxebizitzak osorik zaharberritzeko eta sukaldeak, ateak, komunak eta zoruak eraberritzeko. Kopuru horretatik 32.732.057 euro zaharberritzera bideratu ziren, eta 3.740.557 eraberritzera, eta 7.250 etxebizitzak jaso zituzten laguntzak. Gutxi gorabehera 1.040 pertsonak lana lortu zutela kalkulatzen da.

 

Nafarroako Gobernuak iaz 36.472.614 euroko diru-laguntzak eman zituen etxebizitzak osorik zaharberritzeko eta sukaldeak, ateak, komunak eta zoruak eraberritzeko. Kopuru horretatik 32.732.057 euro zaharberritzera bideratu ziren, eta 3.740.557 eraberritzera, eta 7.250 etxebizitzak jaso zituzten laguntzak. Horiek dira Amelia Salanueva Murguialday Etxebizitza eta Lurralde Antolamendu kontseilariak gaur goizean eman dituen datu batzuk. Horrez gain, kontseilariaren esanetan inbertsio osoa 110 milioi eurotik gorakoa izan da, eta horri esker 1.040 pertsonak lana lortu zutela kalkulatzen da.

Etxebizitzak zaharberritzeko diru-laguntzei dagokienez (oztopo arkitektonikoak kentzea, inguratzaileak edo berogailuak), Salanuevak adierazi du Foru Gobernuak emandako 32.732.057 euroetatik 23.507.800 ordaindu direla. Datu horiek ikusita, 2008an emandako kopuruarekin alderatuta %40 (19.974.585 euro) gehiago eman da, eta jardunen kopuruak ere gora egin du.

Guztira 2.204 espediente jaso ziren, 5.500 etxebizitzari zegozkionak, eta 4.962 etxebizitza eraberritzen amaitu zen. 2009an behin-behineko kalifikazioa lortu zuten etxebizitzen aurrekontua 91.299.570 euro izan zen, eta amaituena 74.332.863 euro. Modu horretan, amaitutako etxebizitza bakoitzeko aurrekontua (BEZ kenduta) 16.600 euro izan zen, eta batez besteko diru-laguntza 5.950 euro (zaharberritzearen kostu osoaren %35 baino gehiago).

Ildo horretatik, kontseilariak azpimarratu duenez, “etxebizitza arloan laguntza gehien ematen dituen komunitatea gara. Madrilen, adibidez, batez besteko laguntza 1.880 euro da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan, 1.080 euro”.

Zaharberritzeen tipologiari dagokionez, ia erdiak oztopo arkitektonikoak kentzeari lotuta egon ziren (2.077 etxebizitza), lehentasunezko birgaitze-eremuen aurretik (930 etxebizitza). Azken horrek nabarmen egin du gora iazko urtearekin alderatuta, zabalgunea barruan sartu delako. Oro har esanda, zaharberritze gehien Iruñerrian egin ziren, %60 baino gehiago.

Zifra horiek ikusita, zaharberritze-lanetan 2009an 700 pertsonak lana lortu zutela kalkulatzen da. Lana sortzeaz gain, kontseilariak adierazi duenez, “laguntza-sistema honek beste ondorio garrantzitsu batzuk ditu: eraikitako ondarea hobetu eta herritarren bizi-kalitatea handitzen du, batez ere adinekoena, azken horiek hobekuntzei esker menpekotasun txikiagoa izatea lortzen dute eta”.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa