(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak bat egin du minbiziaren kontrako borrokaren munduko egunarekin osteguna, 2010.eko otsailak 4

Osasun Publikoaren arabera, ohitura osasungarriak edukiz gero, minbizi kasuen kopurua %40 gutxituko litzateke


Transcripción textual del video

Minbiziaren kontrako borrokaren munduko eguneko ekitaldia Nafarroako Jauregian egin dute eta Maria Kutz Peironcely, Osasun kontseilaria, izan da burua. Kontseilariak eskerrak eman dizkie ekitaldira bertaratu diren gaixoei eta medikuen lana goratu du, batzuetan zaila baita.

Bere aldetik, Nieves Biurrarenak gaixoak animatu ditu gaixotasunaren kontra "borroka" egitera. Biurrarenak, izan ere, duela eta urte erdi diagnostikatu zioten bularreko minbizia gainditu du.

Minbiziaren kontrako borrokaren munduko eguna

Nafarroako gobernuak bat egin du minbiziaren kontrako borrokaren munduko egunarekin, eta ekitaldiko burua Kutz kontseilaria izan da. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak bat egin du gaur, otsailak 4, minbiziaren kontrako borrokaren munduko egunarekin; egun hori Osasunaren Mundu Erakundeak ezarri du. Hala, Gobernuak ekitaldi ofizial bat egin du gaur goizean Nafarroako Jauregian, Osasun kontseilaria, Maria Kutz Peironcely, buru zela.

Ekitaldian izan dira, baita ere, Nieves Ascunce eta Ruth Vera doktoreak, Osasun Publikoko Institutuaren eta Nafarroako Osasun Zerbitzuaren ordezko gisa, hurrenez hurren; bi doktoreek Nafarroako minbiziari buruzko datuak eman dituzte. Minbiziaren kontra borroka egiten duten hainbat elkarte ere bertaratu dira: SARAY elkartea (bularreko minbizia), Laringektomia egindakoen Nafarroako Elkartea (gaztelaniaz ANL), Adano (minbizidun haurrentzako laguntza), Nafarroako Muin Emaileak, Gloria Aguilar Fundazioa eta Espainiako Minbiziaren Kontrako Elkarteak (AECC) Nafarroan daukan ordezkaritza. Gainera, minbizia gainditu duten lagun batzuk haien esperientziaren berri eman diete hedabideei.

Kutz kontseilariak, hitza hartu duenean, eskerrak eman dizkie medikuntzako profesionalei, egiten duten lanagatik, eta nabarmendu du minbizia gainditu duten hainbat lagun bertaratu direla ekitaldira, haien esperientzia azaltzera eta beste gaixo batzuei "itxaropena ematera". Halaber, azpimarratu du minbizia prebenitu ere egin daitekeela, “arrisku faktoreak kontrolatuz”, Osasunaren Mundu Erakundeak dion moduan, eta azaldu du, beraz, antzemate eta diagnostiko goiztiarreko programek garrantzi handia dutela.

Bere aldetik, bularreko minbizia goiz antzemateko programaren arduradun den Ascunce doktoreak esan du minbizia osasun publikoko arazo larri bat dela eta medikuntza arloan ahalegin handiak egiten dituztela. Izan ere, herrialde garatuetan minbiziarekin eta garunetako hodietako gaixotasunekin hiltzen dira emakume eta gizon gehien.

Minbizi kasu gehiago azaltzen dira (urtean 3.000 kasu berri Nafarroan), bizi itxaropena handiagoa delako, neurri batean. Dena den, azterketa programei eta arreta zirkuitu arinari esker, minbizia dutenen heriotza tasak behera egin du. Ascunce doktoreak adierazi du minbizia “prebenitu (neurri batean), goiz diagnostikatu eta tratatu" egin daitekeela.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa