(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 158,7 milioi euro inbertitu ditu Zangozan legegintzaldi honetan osteguna, 2010.eko otsailak 4

Horrez gain, datozen urteetarako beste 273,2 milioi euro konprometitu ditu


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 158,7 milioi euroko inbertsioak egin ditu Zangozan legegintzaldi hau hasi zenetik, hau da, 2007tik. Horrez gain, beste 273,2 milioi euro konprometitu ditu ekitaldi honetarako eta hurrengorako. 431,9 milioi euroko zenbatekoa guztira merindadeko buru honetarako.

Zangozaren argazkia airetik

Nafarroako Gobernuak 158,7 milioi euro inbertitu ditu Zangozan legegintzaldi honetan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 158,7 milioi euroko inbertsioak egin ditu Zangozan legegintzaldi hau hasi zenetik, hau da, 2007tik. Horrez gain, beste 273,2 milioi euro konprometitu ditu ekitaldi honetarako eta hurrengorako. 431,9 milioi euroko zenbatekoa guztira merindadeko buru honetarako.

Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak eta Gobernuaren eledunak Foru Gobernuak aldi honetan udalerrian bultzatu dituen jardun nagusien berri eman du gaur goizean, eta jarduera hauek “Nafarroako Gobernuak Zangozan orainaldiari eta etorkizunari begira egindako apustua” erakusten dutela adierazi du.

20 ekimen dira guztira, eta besteak beste, Pirinioetako Autobia (A-21) eraikitzeko egindako inbertsioak nabarmendu behar dira, hain zuzen ere, 346 milioi euroko aurrekontua izan zutenak. Beste jardun batzuk CENERen helizeetako palen laborategia sortzea (40 milioi euro), Tafalla eta Zangoza bitarteko ardatza garatzea (10,1 milioi euro), Zangoza-Rocaforte industrialdea zabaltzea (5 milioi euro) eta udalerriko osasun-etxea eraikitzea (2,1 milioi euro) izan dira. 

Departamentuen arabera, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren inbertsioak nabarmendu behar dira, 379 milioi eurokoak. Jarraian Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua aipatu behar da, 46,2 milioiko inbertsioarekin; Toki Administrazio Departamentua, 2,8 milioi eurorekin; Osasun Departamentua, 2,1 milioi eurorekin; Kultura eta Turismo Departamentua, 773.000 eurorekin; Hezkuntza Departamentua, 750.000 eurorekin; Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua, 250.000 eurorekin; eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentua, 120.000 eurorekin. 
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Egindako inbertsioen zerrenda

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa