Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin ditu dekretu horretan foru erkidegoa barneratzen zuten puntuak
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernua pozik dago EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak hartu duen erabakiarekin. Izan ere, EAEko hezkuntza dekretutik kendu ditu foru erkidegoa Euskal Herrian barneratzen duten puntuak. Dekretua aurreko lehendakariaren, Juan Jose Ibarretxeren, Gobernuak sustatu zuen, eta Nafarroako Gobernuak 2007an jarri zuen helegitea.

Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledun Alberto Catalan Higuerasek esan du “epaia argia dela eta Nafarroako Gobernuari ematen diola arrazoia, adierazten duelako Nafarroa Euskal Herrian barneratzeak foru erkidegoaren berezko nortasunari kalte egiten diola".
Kontseilariak esan du, halaber, erabaki “positiboa" dela, “Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako erakundeen arteko errespetuaren bidean aurrerapausoa delako". Catalanen iritziz, gainera, "justiziak babestu ditu errealitate instituzionala, indarrean dagoen legeria, Nafarroako Gobernuak erkidegoaren alde egin duen defentsa, Nafarroako Parlamentuaren ahotsa eta nafar gehienen borondatea; herritarrek ez dute nahi, izan ere, entelekia nazionalistetan sartzea”.
Azkenik, adierazi du erabakiak sekulako zartada eman diela “doktrinamenduari, Nafarroaren inguruko obsesio gaixoberari eta euskal nazionalismoaren asmo anexionistei", eta “erabakiaren gaineko adierazpenen arabera, euskal nazionalismoak ez dituela erakundeak errespetatzen".