(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 225.000 euro inguru eman ditu Leitzan biribilgune bat eraikitzeko ostirala, 2010.eko otsailak 5

Herri Lan Departamentuak 123.036 euro eman ditu, eta Toki Administrazio Departamentuak 101.569 euro


Salanueva eta Alba Leitzan biribilgunea inauguratzen

Nafarroako Gobernuak 225.000 euro inguru eman ditu Leitzan biribilgunea eraikitzeko. ( irudia handitu )

Amelia Salanueva Toki Administrazio kontseilariak eta Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak gaur goizean NA-170 errepidearen (Leitza-Doneztebe) eta NA-1700 errepidearen (Lekunberri-Leitza) arteko bidegurutzean kokatutako biribilguneko lanak bisitatu dituzte, Leitzako hirigunearen barruan. Bisita horretan Javier Zabalo Betelu herriko alkatea ere egon da.

Alba kontseilariak azpimarratu duenez, biribilgune berriak aurrekoak baino erradio handiagoa du. Aurrekoak espazioa mugatzen zuen eta trafiko astunak bira egiteko zailtasunak zituen. Biribilgune berriari esker, “bidegurutzeko trafikoa hobeto kanalizatuko da, mugimendu guztiak antolatuko dira eta, modu horretan, inguru horretako bide-segurtasuna hobetuko da”.

Gaur egungo biribilgunearen neurriak mugatuta zeuden, bidegurutzearen inguruko eraikinen eta itxituren eraginez. Hori dela eta, 14 metroko kanpoko erradioa hautatu da, erdigunean 7 metroko erradioko oinezkoen babesgunearekin eta zintarri beheratuekin. Bestalde, eraztun-itxurako galtzadaren zabalera 7 metrokoa da, ardatzek 3 metroko bi lerro eta espaloi perimetralak dituzte, eta hasieran gaur egungo neurriak dituzte. Biribilgunearekin bat egitean, aldiz, galtzadaren zabalera handitu egiten da, bidegurutzearen sarreretan eta irteeretan biraketa-erradioa eratzeko.

Salanueva eta Alba Leitzan biribilgunea inauguratzen

Salanueva eta Alba kontseilariak Leitzako biribilgunean. ( irudia handitu )

Lanen zenbateko osoa 224.605 euro da. Toki Administrazio Departamentuak 101.569 euro jarri ditu, eta 123.036 euro Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak finantzatzen ditu. Kopuru horretatik 85.201 lanen atalari dagozkio, 5.611 euro zuzendaritzari eta 5.611 euro proiektuaren idazketara bideratzen dira.

Gaur inauguratu den obraz gain, Nafarroako Gobernuak udalerrian beste jardun batzuk finantzatu ditu, alegia: euri-uren biltzailea berritzea eta egindako zuloa betetzea, zoladura berriz jartzea eta kanalizazioak hirigunean biribilgune bat uraren azpian geratzearen ondorioz. Horretarako, Toki Administrazio Departamentuak 42.267 euro bideratu ditu, eta 62.703 euroko inbertsio osoa egin du.

Era berean, Departamentu honek Leitzako Udalari 6.000 euro eman zizkion oztopoak kentzeko, eta 1.173 euro herri barruko bideak seinaleztatzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa