(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidentea Zangozako IATen instalazioak inauguratzeko ekitaldian egon da ostirala, 2010.eko otsailak 5

1,2 milioi euroko inbertsioa egin da eta urtean 6.000 ibilgailu inguru berrikusiko direla kalkulatzen da


Sanz presidentea Zangozako IAT inauguratzen. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea, José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariarekin eta Eskisabel Suescun herriko alkatearekin batera, Zangozako Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren instalazioak inauguratzeko ekitaldian egon da. Instalazio horiek industrialdean daude, datorren asteartean, otsailak 9, abian jarriko den biomasa-plantaren ondoan.

Instalazio berrietan egindako inbertsioa 1,2 milioi eurokoa da, eta kalkuluen arabera, urtean sei mila ibilgailu inguru berrikusiko dira. IATen bi ikuskatzailek, administrari batek eta teknikari batek egingo dute lan.

Ordutegi hau izango du: astearte, asteazken eta ostegunetan, 9etatik 13etara eta 15,30etik 18,30era. Ordutegi hori beharrizanen eta erabiltzaileen eskaeraren arabera alda daiteke.

Azpiegitura hau 2006ko ekainaren 5ean Nafarroako Gobernuaren eta “Revisiones de Navarra, S.A.” Foru Komunitatean IAT zerbitzuaren emakida duen bi enpresetako baten artean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren emaitza da. Hitzarmen hori dela bide, enpresa horri zegokion azpiegitura berria Zangozan jartzea, eta beste bat Lizarran. Azken hori 2008ko urtarrilaren 17an inauguratu zen, eta urte bereko urtarrilaren 21ean jarri zen martxan. 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa