(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidentea Zangozara joan da, Santa Maria elizaren aurrealdea ikustera, duela gutxi berritu baitute ostirala, 2010.eko otsailak 5

Azken urteetan, Nafarroako Gobernuak 800.000 euro inguru inbertitu ditu elizako fatxada zaharberritzeko


Sanz presidentea Zangozako Santa Maria eliza ikustera joan da

Sanz presidentea Zangozako Santa Maria eliza ikustera joan da. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidentea, Miguel Sanz Sesma, eta Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramon Corpas Mauleon, Zangozan izan dira gaur eguerdian, Santa Maria elizaren aurrealdea ikusten, duela gutxi berritu baitute.

Azken urteetan elizako fatxada zaharberritzeko lan asko egin dituzte eta Kultura eta Turismo Departamentuak 800.000 euro inguru inbertitu ditu (658.815 euro 2008an, 79.122 euro 2009an eta, aurreikusitakoaren arabera, 60.639 euro 2010ean). 

Besteak beste, 2008an eta 2009an elizako fatxada berritzeko lan hauek egin dituzte: dokumentuak biltzea eta datuak lortzea, laborategian analisiak egitea, elementu batzuk eustea eta jatorrizkoak ez ziren beste batzuk kentzea, garbitzea (laserrarekin, eskuz eta mikrourratze bidez), polikromiak finkatzea, metalezko elementuak tratatzea, harrizko euskarriak egonkortzea, bolumen galerak konpontzea, polikromiak babestea, koloreak leheneratzea eta mantentze plana egitea. Gauzak horrela, fatxadak distira berreskuratu du eta apaingarriak askoz hobeto ikusten dira. 

Lanak amaitzeko, fatxada eguraldiaz babesteko lanak egingo dituzte. Horretarako, buruz behera jarritako U itxura duen metalezko egitura bat jarriko dute, fatxadatik libre; egiturak dauzka 11,60 metro luze, 9,5 metro zabal eta 1,20 metro sakon. Egitura horri, gero, 70 mikrako poliuretano alifatikozko pinturarekin egingo diote akabera, lehorrean.

Eliza monumentu nazionala da 1889. urtetik

Zangozako Santa Maria eliza monumentu nazional izendatu zuten 1889ko otsailaren 14ko Nafarroako Monumentuen Foru Agindua medio. Ospe handiena duen partea fatxada da, garrantzi handia dauka Nafarroako XII. mendeko artelanetan. Garai haietako eraginen nahastearen adibide argiena da. Halaber, tinpanoan azken judizioa daukan monumentu erlijioso bakarra da Aragoiko Santiago bidean, Santiagora heldu baino lehen.

Eliza are garrantzitsuagoa da kontuan hartzen badugu fatxada trantsizio garaian egin zutela eta nahastuta agertzen direla estilo erromanikoa eta gotikoa. Alde horretatik, argi ikusten da nola egileek proposamen artistiko berriak sartu zituzten.
.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa