(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Logistikaren eta Merkantzia Garraioaren Klusterrak jardueraren balantze ona egin du asteazkena, 2010.eko otsailak 10

Klusterra eratu zenetik hamar hilabete igaro ondoren, hautatutako proiektu estrategiko gehienak abian jarri dituzte


Logistikaren eta Merkantzia Garraioaren Kllusterraren balantzea

Nafarroako Logistikaren eta Merkantzia Garraioaren Klusterreko ordezkariak. ( irudia handitu )

Nafarroako Logistikaren eta Merkantzia Garraioaren Klusterrak, Susana Labiano Bastero Nafarroako Gobernuko Garraio zuzendari nagusia buru dela, Klusterra duela hamar hilabete eratu zenetik garatutako jardueraren balantzea egin du. Aurtengo lehenengo bilera da, eta horrekin batera, 2010erako diseinatutako bileren eta jardueren programazioaren berri eman da eta Lan Foro bakoitzak hautatu eta ondoren Klusterraren kudeaketa- eta zuzendaritza-organoek berretsitako bederatzi proiektu estrategikoen jarraipena egin da.

Bileran jorratutako alderdi bat 2010erako finkatutako helburuak izan dira. Puntu honetan, Batzorde Teknikoak azpimarratu du 2009an lehentasuna zuten proiektu estrategikoak abian jarriko direla eta foro desberdinetan lan egingo dela, baita 2011n gauzatu daitzekeen proiektu berrien planifikazioan ere.

Presidenteak egindako analisiaren arabera, une honetan Management eta Negozio Garapenaren foroari dagokion proiektua aurreratuta dago. Foro hori “sektore logistikoko eta garraioen sektoreko enpresen jarrera lehiakorraren analisi indibidualizatura” bideratuta dago, eta helburu bikoitza du: batetik, sektoreko enpresen egoera lehiakorra eta kudeaketa-egoera ezagutzea eta horietako bakoitzerako hobetze-plan indibidualizatua ezartzea, eta bestetik, egoera orokorra ezagutzea erakundeen aldetik jarduera-planak ezartzeko.

Labianoren hitzetan, “une honetan diagnostikorako erreminta diseinatu da eta prozesua hiru enpresatan gutxienez ezarriko da, froga modura”.

“Garraioaren eta logistikaren ikur berdea Nafarroan” Zeharkako Gaien foroan hautatutako proiektuari dagokionez, foroak eta Garraioen Zuzendaritza Nagusiak lan egin dute gonbidapen bidezko lehiaketa baterako agiriak prestatzeko. Lehiaketa datozen asteetan argitaratuko da, eta urte amaierarako lehenengo enpresa nafarrak ziurtatuta egotea aurreikusita dago. Proiektu horren bidez, sektore honetan ingurumenerako jasangarriak diren neurriak ezartzeari mesede egiteaz gain, enpresen irudia hobetu nahi da, eta hedaduraz, Nafarroako garraioen eta logistikaren sektoreari balio erantsi eta bereizlea ematea.

Nafarroako aparkalekuetako eta atsedenlekuetako analisiari eta jarduera-planei dagokienez, hain zuzen ere azpiegituren forora bilduta dagoen proiektua, Zuzendaritza Nagusiak dokumentazioa prestatu du eta bi asteko epean plana egiteko agiriak argitaratuko ditu.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa