(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako BPG %0,1 igo zen joan den urteko azken hiruhilekoan eta, beraz, erkidegoak bizkar eman dio dagoeneko atzeraldiari osteguna, 2010.eko otsailak 11

Estatuan ekonomiak %0,1 egin zuen behera eta zazpi hiruhileko daramatza jaisten


Transcripción textual del video

Joan den urteko laugarren hiruhilekoan, Nafarroako barne produktu gordinak %0,1 egin zuen gora, Nafarroako Estatistika Institutuak gaur goizean jakinarazi duenaren arabera. Beraz, 2009ko hirugarren hiruhilekoko hazkunde positiboa (+%0,5) egonkortu egin da eta Nafarroa atera da atzeralditik. Nafarroako datuak estatukoen oso desberdinak dira. Izan ere, Estatistika Institutu Nazionalak gaur argitaratutako datuen arabera, estatuko BPGak %0,1 egin zuen behera 2009ko azken hiruhilekoan eta zazpi hilabete daramatza jaisten.

Hori esan du gaur goizean, prentsaurrekoan, bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Alvaro Miranda Simavillak. Eman dituen datuen arabera, BPGaren urte arteko aldeak onera egin du Nafarroan, -%1,9raino; alde hori -%2,9koa zen hirugarren hiruhilekoan, eta -%3,2koa bigarrenean. Espainian, urte arteko tasari dagokionez, BPG Nafarroan baino %1,2 gehiago jaitsi da (-%3,1).

Nafarroako BPG %0,1 igo zen joan den urteko azken hiruhilekoan eta, beraz, erkidegoak bizkar eman dio dagoeneko atzeraldiari

Joan den urteko laugarren hiruhilekoan, Nafarroako barne produktu gordinak %0,1 egin zuen gora, Nafarroako Estatistika Institutuak gaur goizean jakinarazi duenaren arabera. Beraz, 2009ko hirugarren hiruhilekoko hazkunde positiboa (+%0,5) egonkortu egin da eta Nafarroa atera da atzeralditik. Nafarroako datuak estatukoen oso desberdinak dira. Izan ere, Estatistika Institutu Nazionalak gaur argitaratutako datuen arabera, estatuko BPGak %0,1 egin zuen behera 2009ko azken hiruhilekoan eta zazpi hilabete daramatza jaisten.

Hori esan du gaur goizean, prentsaurrekoan, bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Alvaro Miranda Simavillak. Eman dituen datuen arabera, BPGaren urte arteko aldeak onera egin du Nafarroan, -%1,9raino; alde hori -%2,9koa zen hirugarren hiruhilekoan, eta -%3,2koa bigarrenean. Espainian, urte arteko tasari dagokionez, BPG Nafarroan baino %1,2 gehiago jaitsi da (-%3,1).

Nafarroa izan zen atzeraldiari bizkar eman zion lehen autonomia erkidegoa, eta 2009ko hirugarren hiruhilekoan gertatu zen hori (hiru hiruhileko hazkunde negatiboarekin eman ondoren); aldi horretan BPGak %0,5 egin zuen gora. Bultzada horren ondoren, ekonomiak onera egiten jarraitzen du, adierazle nagusienen arabera: industri ekoizpenaren indizea, zerbitzu sektoreko jardueraren indizea, txikizkako merkataritza eta herri lanen eskaintza ofizialak, besteak beste.

Nafarroako Gobernuaren aurreikuspenen arabera, 2010. urte osoan ekonomiak hazkunde positiboa izango du.

Estatuko batezbestekoaren gainetik, puntu bat

Nafarroako BPGak, 2009an izan duen bilakaeraren ondoren, estatuko batezbestekoari puntu bateko abantaila atera dio; azken hamarkadan sekula ez zen hainbesteko aldea egon. 2008an aldea 0,7 puntukoa zen eta iaz 1,1 puntura heldu zen. 

Miranda kontseilariak esan du hori lortu dutela, batetik, krisiari aurre egiteko neurriak hartu dituztelako; eta bestetik, neurri horiek adostu dituztelako PSN alderdiarekin eta agente ekonomiko eta sozialekin (agente horiek dira, hain zuzen, jarduera ekonomikoa dinamizatzen dutenak). Horren harian, Mirandak adierazi du 2010ean 20 milioi euroko aurrekontua dutela krisiaren kontrako neurriak aplikatzeko.

Krisi garaian, beraz, Nafarroako ekonomia estatukoa baino hobea izan da, eta hori lan merkatuan ere islatu da. Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, 2007tik 2009ra langabezia tasa desberdin bilakatu da Nafarroan eta estatuan. 2007ko azken hiruhilekoan, adibidez, estatuko langabezia tasa Nafarroakoa baino %4,33 handiagoa zen, eta 2009. urtearen amaieran %8,30 handiagoa.

Enpleguari eusteko eta lanpostu berriak sortzeko neurri gehiago

Aurten, Nafarroako Gobernuaren helburu nagusiak izango dira enpleguari eustea eta lanpostu berriak sortzea, Miranda kontseilariak esan duen moduan. Horretarako, Foru Gobernuak jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren gaineko 22 proposamen prestatu ditu, Krisiaren Kontrako Batzordearekin negoziatzeko, otsailaren 17an egingo duten bileran. Batzordea hori osatzen dute Foru Gobernuak eta enpresaburuen (NEK), sindikatuen (UGT eta CCOO) eta PSN alderdiaren ordezkariek.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa