(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak kontu handiz ibiltzeko gomendioa egin du, galtzadan izotza egoteko arriskua baitago osteguna, 2010.eko otsailak 11

Foruzaingoak ekaitzak eragindako 13 istripu artatu ditu, besteak beste, La Tafallesa autobusak izandako talka bat


Nafarroako Gobernuak herritarrei oro har eta gidariei zehazki gomendatu die kontu handiz ibiltzeko kalean zein bolantean, tenperatura txikien ondorioz datozen orduetan eroriko den elur guztia izotz bihurtuko da eta.

Iragarpen meteologikoaren arabera, egunaren erdialdean hotz eta elur gutxiago egingo du, baina arratsaldetik aurrera areagotu egingo dira berriro, eta egoera hori 24 orduz luzatuko da. Hala ere, ordu honetan (12,40) elur ugari botatzen ari da isurialde kantauriarrean eta Belate inguruan. Leitzaran Autobia (A-15) moztuta dago Gipuzkoako tartean Donostiarako norabidean, eta Nafarroako tartean, zehatz esanda Pagozelai inguruan (Leitza) errepidearen mozketa teknikoak egiten ari dira elurra kentzeko makinen lana errazteko.

Egoera ikusita, Nafarroako Gobernuak 90 ekipoak mobilizatuta izango ditu. Elurra kentzeko makinak sare nagusia eta herritarrengan zuzeneko eragina duten bideak irekita eta ibiltzeko moduan mantentzen ahaleginduko dira, eta zirkulazio gutxiko bideak bigarren mailan artatuko ditu. 2,40tik 3,20ra AP-15 errepidean mozketa tekniko bat egin behar izan dute, Zuasti ordainlekuaren parean, elur ugari erortzen ari zen unean elurra kentzeko makinek galtzada garbitu zezaten. Hogeita hamar bat kamioi zerbitzuguneetan zain egon dira.

Goizeko bederatzietan, kateak behar ziren bigarren mailako sareko zazpi mendatetan: Artesiaga (NA-1740, Irurita-Eugi); Egozkue (NA-2520, Olague-Zubiri); Lizarraga (NA-120 Lizarra-Beasain) (mozketak 11,40an amaitu dira); Urkiaga (NA-138, Iruña-Frantzia Aldudetik); Urbasa (NA-718, Lizarra-Olazagutia); Aralarko San Migel (NA-7510) eta Belagua (NA-137, Burgi-Izaba-Frantzia) (aterpetik gora itxita dago). Aipatzekoa da Herri Lan Departamentuak 23 sentsore dituela estazio meteorologikoetan, eta horien bidez galtzadaren tenperatura neurtzen dela.


Neguko Bidezaintza Lanetarako Koordinazio Batzordea

Egoera baloratzeko eta datozen orduetan baliabideak mobilizatzea planifikatzeko, gaur goizean Neguko Bidezaintza Lanetarako Koordinazio Batzordea bildu da Nafarroako Jauregian, Juan Ramón Rábade Iráizoz Barne Departamentuko zuzendari nagusiaren gidaritzapean eta Nafarroako Larrialdi Agentziako, Herri Lan Departamentuko, Foruzaingoko eta Guardia Zibileko arduradunak bertan zirela.

Batzordeak jakin duenez, goizaldean eta goizeko lehenengo orduetan eroritako elurrak Nafarroako lurraldearen zati handi batean eragina izan du. Prezipitazioak ez dira ugariak izan, baina tenperatura txikien eraginez, izotz-geruza sortu da.

Foruzaingoak, 5,30 eta 10,30 bitartean, 13 istripu artatu ditu (bidetik atera diren ibilgailuak eta talkak batez ere), izotzak eta elurrak eragindakoak. Aipagarriena La Tafallesa konpainiako autobus baten eta automobil baten arteko talka izan da. Autobusean Tasubinsaren Tafallako zentroko bederatzi langile zihoazen. Istripua goizeko 8etan gertatu da Larraga-Berbintzana errepideko 2,5 kilometroan (NA-6130).

Bost pertsonak zauri arinak izan dituzte, zehatz esanda, bi ibilgailuen gidariek eta autobuseko hiru bidaiarik. Ibilgailu partikularreko gidaria eta bidaiari bakarra, 35 urtekoa, Nafarroako Ospitalera eraman dute, bularraldean kolpea baitzeukan.

Autobusak bidaiariak Faltzesen, Miranda Argan, Berbintzanan eta Larragan jasotzen ditu, eta Tasubinsaren Tafallako zentrora eramaten ditu. Istripua ikusi duen Miranda Argako mediku batek zaurituak artatu ditu eta SOS Navarrako 112 zenbakian adierazi du zauriak arinak zirela eta gidari batek izan ezik besteek ez zutela ospitalera joan beharrik. Gidaria Larragako osasun-zentroan artatu dute, eta hortik Nafarroako Ospitalera eraman dute.

Goizeko, arratsaldeko eta gaueko hiru txanden artean, Foruzaingoaren Trafiko Saileko 47 patruilak eta Guardia Zibileko beste 45ek errepideak zainduko dituzte, eta beharrezkoa bada, kasuan kasuko kidegoetako Hiritarren Segurtasuneko agenteek laguntza emango diete.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa