(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroaren Astea Estatu Batuetan ekimeneko ekitaldiak aurrera doaz, elurra gorabehera osteguna, 2010.eko otsailak 11

Ordezkaritza instituzionala, Sanz presidentea buru dela, atzo iritsi zen New Yorkera


Transcripción textual del video

Yolanda Barcina Iruñako alkateak, Luisa Balanza Merkataritza Ganberaren ordezkariak eta Javier Bañales Bodegas Otazuren ordezkariak Nafarroak "Nafarroaren Astea Estatu Batuetan" ekimenean parte hartzeari buruz duten iritzia eta kanpoan sustatzearen garantiza azaldu dute.

New Yorkeko Bryant Park-en egindako “Ardoaren Jaia”, “Nafarroaren Astea AEBen” ekimenaren seigarren edizioan. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea “Nafarroaren Astea AEBen” izeneko ekimenaren seigarren edizioan parte hartzen ari da atzotik. Ekimena Merkataritza eta Industria Ganberak, SODENAk eta Nafarroa Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak antolatu dute eta joan den astelehenetik New Yorken garatzen ari da.

Ordezkaritza instituzionalaren buru Sanz presidentea da. Presidenteaz gain, Yolanda Barcina Iruñako alkatea, Jose María Roig Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilaria eta Javier Taberna Merkataritza eta Industria Ganberako presidentea joan dira. Ordezkaritza atzo iritsi zen New Yorkeko John Fitzgerald aireportura elur-ekaitz handi baten erdian, hegaldi guztiak bertan behera utzi eta minutu gutxira.

Ipar Amerikaren ekialdeko kostan dagoen ekaitza dela-eta ez zen jendetzarik hurbildu Bryant Park-en antolatutako “Ardoaren jaira”, eta University Cluben antolatutako hitzaldia bertan behera utzi behar izan zen. New Yorkeko herritarrek agintarien gomendioei jaramon egin diete eta etxean geratu dira. Aste honetan, unibertsitate, eskola, banku eta nazioarteko erakundeek ere ateak itxi dituzte.

Edonola ere, “Nafarroaren Astea AEBen 2010” ekimenean parte hartzen duten hamazazpi upategiek euren ardoak espezialistei eta sukaldariei erakusteko aukera izan zuten, azken horiek Manhattan estaltzen zuen elurrari eta izotzari desafioa eginez hurbildu ziren eta. Ekitaldi horretan, Iruñako alkateak bertaratuei Sanferminetako Zentro Tematikoari buruzko informazioa eman zien. Yolanda Barcinaren arabera proiektu horrek iparramerikarrak Nafarroako hiriburura hurbilduko ditu urte osoan, ez uztaileko bigarren astean bakarrik.

David Yárnozen arrakasta

Molino de Urdánoz jatetxeko sukaldarien taldeak, David Yárnoz buru zela, arrakasta handia lortu zuen joan den asteartean “W-Union Square” hotelean egindako afarian. Afari horretan ardoen adituak, gastronomian espezializatutako kazetariak eta nekazaritzako elikagaien banatzaileak egon ziren, ehun gonbidatu inguru.

Aurten merkataritza-misioan parte hartzen duten Nafarroako hamazazpi enpresetako ordezkariak pozik agertu ziren astelehenetik mintegi, ardo-dastaketa eta jaki-dastatzeetan egon diren profesionalen kantitatea eta kalitatea ikusita. Horietan guztietan, Ana Laguna ardoen aditua eta Pilar García Granero Nafarroako Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileko presidentea buru izan dira.

“W-Union Square” hotelera bildutako bisitarien artean, Mikel Urmeneta New Yorken bizi den diseinatzaile iruindarra nabarmendu behar da. Diseinatzailearen esanetan, berak ezin du huts egin Nafarroako ardoa protagonista den ekitaldi batean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa