(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Obamaren administrazioak Nafarroak energia berriztagarrietan izandako lorpenak aztertu ditu ostirala, 2010.eko otsailak 12

Sanz presidentea eta Barcina Iruñako alkatea Etxe Zurian Estatu Batuetako presidentearen taldeko kideekin bildu dira


Obamaren administrazioak Nafarroak energia berriztagarrietan izandako lorpenak aztertu ditu. ( irudia handitu )

Nafarroak energia berriztagarrietan duen lidergoa oso interesgarria da Barak Obama Estatu Batuetako presidentearen administrazioarentzat. Hala adierazi zuten ostegun honetan, otsailak 11, Etxe Zurian egindako bileran. Bilerak ordubete baino gehiago iraun zuen.

Nafarroako ordezkaritza hurrengo hauek osatu zuten: Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidenteak; Yolanda Barcina Iruñako alkateak; José Javier Armendáriz Energia Berriztagarrien Zentro Nazionaleko (CENER) zuzendariak; eta Esteban Morrás energia berriztagarrien bultzatzaile nagusiak Foru Komunitatean. Ipar Amerikako administrazioaren aldetik, hurrengo hauek egon ziren bileran: Michael B.G. Froman Obama presidentearen aholkulari laguntzailea eta Segurtasun Nazionaleko aholkulari nazionala; Rachel A. Walsh Energiaren Segurtasun Nazionalaren Kontseiluko zuzendaria; eta David A.Lipton presidentearen laguntzaile berezia nazioarteko gai ekonomikoetan.

Etxe Zurian

Etxe Zurian sartzeko segurtasun-neurriak oso zorrotzak dira. Ordezkaritza bakoitzeko lau pertsona joan daitezke gehienez eta argazki- eta bideo-kamera guztiak konfiskatuko direla ohartarazten da behin eta berriro. Horiek ziren Nafarroako Gobernuari bileraren aurretik egindako ohar batzuk.

Bileran Michael B.G. Froman izan zen buru. Europan oso ezaguna da, Kopenhagen klima-aldaketari buruzko goi-bileran protagonismo handia izan zuelako. Bileran presidentearen aholkulariek galdera oso zehatzak egin zituzten Nafarroak energia berriztagarrien arloan lortutako arrakastari buruz.

Ipar Amerikako administrazioak Nafarroan eta Espainian energia garbien garapena ahalbidetu duten arau-esparrua, fiskalitatea, tarifa-politika eta finantzaketa-sistema sakon ezagutu nahi zituen. Foru Komunitateak arrakasta handia lortu du, lurraldeko beharrizan elektrikoen %65i energia berriztagarriekin erantzuten zaio eta. Lorpen hori Estatu Batuetan miretsi egiten da, baina herrialde horretan 2020rako helburu apalagoak planteatu dira.

Langabezia-tasak murriztea eta etorkizuna duten lanpostuak sortzea helburu nagusi izanda, Ipar Amerikako ordezkariek Nafarroak energia berriztagarrien arloan duen lidergoak lan-merkatuan izan duen eraginari buruzko galderak egin zituzten. Nafarroako ehun bat enpresek egiten dute lan arlo horretan, hau da, goi-kualifikazioko sei mila langilek baino gehiagok.

Sanz presidenteari energia berriztagarrien sektorean Nafarroak lidergoari eusteko duen estrategiari buruz galdetu zioten, eta presidenteak erantzun zuen giltzarria “inoiz ez gelditzea” dela, eta energia-efizientzia maximoa bilatzea Foru Komunitatean lan egiten duten profesional bikainen maila handia aprobetxatuz. Ildo horretatik, Esteban Morrásek adierazi zuen Nafarroaren etorkizunerako giltzarria ibilgailu elektrikoen aldeko apustu erabakigarria egitea dela.

Argazki-oina: Esteban Morrás, Sanz presidentea eta Yolanda Barcina Etxe Zuriaren aurrean.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa