(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Primera vez. Suite ADSLescente" antzezlana, ikasgeletan bizikidetza hobetzeko kanpaina berriaren oinarria ostirala, 2010.eko otsailak 12

Antzezlana nerabeek lehen aldiz bizitzen dituzten esperientziei buruzkoa da eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendua dago


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak foru erkidegoko ikastetxeetan bizikidetza hobetzeko kanpaina berri bat sustatu du eta Hezkuntza kontseilari Alberto Catalan Higuerasek aurkeztu du kanpaina hori gaur goizean. Laugarren edizio honetan, "Primera vez. Suite ADSLescente" antzezlana izango da oinarria. Antzezlan hori Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendua dago eta nerabeek lehen aldiz bizitzen dituzten esperientziei buruzkoa da. Hala, emozioekin, sentimenduekin, harremanekin eta gizartearekin zerikusia duten gaiak jorratzen dituzte: maitasuna, heriotza, terrorismoa, sexualitatea, drogak, adiskidetasuna eta solidaritatea.

"Primera vez. Suite ADSLescente" antzezlanaren logotipoa

"Primera vez. Suite ADSLescente" antzezlana, ikasgeletan bizikidetza hobetzeko kanpaina berriaren oinarria. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak foru erkidegoko ikastetxeetan bizikidetza hobetzeko kanpaina berri bat sustatu du eta Hezkuntza kontseilari Alberto Catalan Higuerasek aurkeztu du kanpaina hori gaur goizean. Laugarren edizio honetan, “Primera vez. Suite ADSLescente" antzezlana izango da oinarria.

Antzezlan hori Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendua dag eta nerabeek lehen aldiz bizitzen dituzten esperientziei buruzkoa da. Hala, emozioekin, sentimenduekin, harremanekin eta gizartearekin zerikusia duten gaiak jorratzen dituzte: maitasuna, heriotza, terrorismoa, sexualitatea, drogak, adiskidetasuna eta solidaritatea.

Helburua da ikasleek antzezlanean agertzen diren gaiei buruz eztabaidatzea eta hausnartzea. Horretarako, antzezlana DVDan jarri dute eta gida didaktiko bat egin dute, istorioa osatzen duten eszenak bereiz landu ahal izateko. Gidan sartu dituzte, gainera, hainbat adituk espresuki idatzitako testuak, ikasleek komentatu ditzaten.

Guztira 1.100 ale argitaratu dituzte eta foru erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan eta aisialdi eskoletan banatu dituzte. Horrez gain, salgai jarri dute, 9 euroan, Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Funtsean. 

“Primera vez. Suite ADSLescente" antzezlana Javier Izcue Argandoñak eta Jose Ignacio Aranguren Galluesek idatzi dute. Gida azken horrek egin du, Nafarroako Villoslada Institutuko Gaztelania eta Literatura saileko lan talde batekin elkarlanean. Aranguren, gainera, aipatu Institutuko antzerki tailerreko zuzendaria da; antzerki talde horren esku egon zen, hain zuzen, 2008-2009 ikasturteko obra. 

Eskola bizikidetza hobetzeko kanpainak laugarren ikasturtea du. Lehendabiziko edizioa, “Quítate la venda/ Ireki itzazu begiak”, hezkuntza komunitatea eskola jazarpenaren gainean sentsibilizatzeko egin zuten. Gero egin zituzten “Aquí hay buen rollo/ Hemen bai giro”, derrigorrezko hezkuntzako ikasle, irakasle eta familientzat, eta “Reírme contigo, nunca de ti/ Zurekin barre egin, ez zure bizkar”, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa