(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 1,6 milioi euro bideratu ditu doktore berriak trebatzeko eta ikerketa-talentuaren mugikortasunerako astelehena, 2010.eko otsailak 15

Berrikuntza moduan, aurten 24 laguntza osagarri eskaintzen dira Nafarroako doktoregaiek atzerrian egonaldi laburrak egin ditzaten


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 1.662.900 euroko urte anitzeko gastua onetsi du gaur Nafarroako Ikerketa eta Garapen sistemako doktore berriak trebatzeko eta Hezkuntza Departamentuak 2009-2013 aldian deitutako laguntzen onuradunen talentuaren mugikortasunerako. Laguntza horiei esker, Nafarroako 20 ikerlari gazte lau urtez doktore moduan trebatu ahal izango dira eta tesia egin ahal izango dute. Era berean, eta berrikuntza moduan, aurten 24 laguntza osagarri eskaintzen dira Nafarroako doktoregaiek atzerrian egonaldi laburrak egin ditzaten.

Ikerlaria laborategian

Gobernuak 1,6 milioi euro bideratu ditu doktore berriak trebatzeko eta ikerketa-talentuaren mugikortasunerako.

Nafarroako Gobernuak 1.662.900 euroko urte anitzeko gastua onetsi du gaur Nafarroako Ikerketa eta Garapen sistemako doktore berriak trebatzeko eta Hezkuntza Departamentuak 2009-2013 aldian deitutako laguntzen onuradunen talentuaren mugikortasunerako.

Laguntza horiei esker, Nafarroako 20 ikerlari gazte lau urtez doktore moduan trebatu ahal izango dira eta tesia egin ahal izango dute. Era berean, eta berrikuntza moduan, aurten 24 laguntza osagarri eskaintzen dira Nafarroako doktoregaiek atzerrian egonaldi laburrak egin ditzaten.

Doktorego aurreko laguntzen deialdiaren xedea doktore-tesia egitea eta doktore titulua lortzea da, arlo hauetan: Natura Zientziak, Biomedikuntza, Fisika eta Kimika, Teknologia eta Ingeniaritzak, Gizarte eta Giza Zientziak. Onuradunek lau urteko laguntza jasotzen dute: lehenengo bi urteetan bekadunak dira eta azken bi urteetan kontratupekoak. Onuradun bakoitzari emandako zenbateko osoa 75.000 euro inguru da.

Laguntzak ikerlarien mugikortasunerako


Era berean, deialdi honen bidez, lehenengoz 24 laguntza eskaintzen dira doktoregoko 73 ikasleen nazioarteko mugikortasuna sustatzeko. Ikasle horiek, gaur egun, Hezkuntza Departamentuaren doktorego aurreko laguntza jasotzen dute. Horren bidez, doktoregaien prestakuntza-programa indartu eta tesien garapena bultzatu nahi da, eta Nafarroako ikerlariek eta unibersitateek garatutako ikerketa nazioartean zabaltzeari mesede egin nahi zaio.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa