(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 875.000 euro inbertituko ditu Caparrosoko eta Cabanillaseko ikastetxe publikoetan hobekuntzak egiteko astelehena, 2010.eko otsailak 15

Caparrosoko "Virgen del Soto" HLHI eta Cabanillaseko "San Juan de Jerusalén" HLHI dira


Nafarroako Gobernuak 875.000 euroko gehieneko inbertsioa onetsi du gaur Caparrosoko “Virgen del Soto” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea handitzeko eta Cabanillaseko “San Juan de Jerusalén” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea zaharberritzeko.


Nafarroako Gobernuak lankidetza-hitzarmenak sinatuko ditu bi udalekin, eta hitzarmen horietan proiektu bakoitzari dagozkion jardunak eta zenbatekoak ezarriko dira.

Caparrosoko ikastetxea handitzeko, Foru Gobernuak 750.000 euro inbertituko ditu. Lan horietan, zentroko eraikin txiki eta zaharrena eraitsiko da, hau da, gaur egun Haur Hezkuntzako haurrak hartzen dituena, eta eraikin berria eraikiko da, behe solairua eta lehen solairua izango dituena, eta espazio hauek hartuko ditu barruan: Haur Hezkuntzako hiru gela, haurren psikomotrizitaterako beste gela bat, erabilera anitzeko gela bat, IGErako gela bat, ikasleentzako eta irakasleentzako komunak, hiru bulego, idazkaritza, eta bestelako espazioak, hala nola garbiketa-gelak, biltegia, etab.

Ikasturte honetan 238 ikaslek ikasten dute Caparrosoko “Virgen del Soto” HLHIn. Zentro horretan, G eredua (gaztelaniaz) eta A eredua (gaztelaniaz, euskara irakasgaiarekin) eskaintzen dira.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak 125.000 eurorekin finantzatuko ditu Cabanillaseko ikastetxea zaharberritzeko lanak. Eraikinaren iparraldeko eta hegoaldeko hegaletako eta gimnasioko kanpoko arotzeria aldatuko da, eta azken horretan pintura-geruza bat emango da. Horrez gain, behe solairuko komunak eta gimnasioko aldagelak berrituko dira.

2009/2010 ikasturtean Cabanillaseko “San Juan de Jerusalén” HLHIn 116 ikaslek ikasten dute, eta guztiak G ereduan (gaztelaniaz) matrikulatuta daude.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa