(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Arte eszenikoa, arte garaikidea eta arte sorkuntza dira kultura arloko aurtengo helburu nagusiak asteartea, 2010.eko otsailak 16

Nafarroako Kultura Kontseiluak onartu egin ditu Departamentuak aurkeztutako lan ildoak


Transcripción textual del video

Gaur goizean, Nafarroako Gobernuak 2010erako prestatu dituen kultur arloko lan ildoak aurkeztu dizkio Nafarroako Kultura Kontseiluari, eta Kontseiluaren osoko bilkurak onartu egin ditu.

Lan ildo horiek mamitzeko, Kultur Ekintza Zerbitzuak 22 milioi euro dauzka. Zenbateko horri gehitu behar zaizkio, gainera, estatuko aurrekontu orokorren zuzenketa gisa onartutako 3.925.000 euro. Arte eszenikoetarako eta ikus-entzunezkoetarako finantzaketa, beraz, aurreko urteetakoa baino askoz handiagoa da.

Gaur goizean, Nafarroako Gobernuak 2010erako prestatu dituen kultur arloko lan ildoak aurkeztu dizkio Nafarroako Kultura Kontseiluari, eta Kontseiluaren osoko bilkurak onartu egin ditu.

Lan ildo horiek mamitzeko, Kultur Ekintza Zerbitzuak 22 milioi euro dauzka. Zenbateko horri gehitu behar zaizkio, gainera, estatuko aurrekontu orokorren zuzenketa gisa onartutako 3.925.000 euro. Arte eszenikoetarako eta ikus-entzunezkoetarako finantzaketa, beraz, aurreko urteetakoa baino askoz handiagoa da. 


Nafarroan Arte Eszenikoak Sustatzeko Plana

Nafarroako Kultura Kontseiluaren osoko bilkurak Arte Eszenikoen Batzordeari agindu dio Nafarroan Arte Eszenikoak Sustatzeko Plan bat idaztea, urte betean. Batzordeak 2011ko udaberrian aurkeztuko ditu ondorioak, Kontseiluaren osoko bilkuran.

Plan hori idazteko, Arte Eszenikoen Batzordeak bi dokumentu izango ditu: batetik, Nafarroan musika zer egoeratan dagoen azaltzen duen oinarrizko dokumentua (Kultura eta Turismo Departamentuak agindu zuen dokumentu hori idaztea, iaz); eta bestetik, Nafarroako Kultur Behatokian aurten aterako dituzten ondorioak. Behatokia Nafarroako Gobernuak jarri du martxan, Hiritarrekiko Konpromisoa 2007-2011 dokumentuko jardueren barruan. Halaber, Batzordeak Nafarroako Antzokien Sarearekin batera lan egingo du, Planaren jarraibideak eta lan ildoak ezartzeko, eta sektoreko agente eta erakundeei elkarlanean aritzea eskatuko die. 

Tresna horiez gain, Batzordeak oinarrizko beste bi dokumentu idaztea proposatu du: bata Nafarroako antzerkiaren egoerari buruzkoa eta bestea dantzaren gainekoa. Bi dokumentu horiek eta musikari buruzko dokumentua batera aztertuko dituzte, azkenean kultur arloko lan ildoen gaineko testu bakarra egiteko.

Nafarroan Arte Eszenikoak Sustatzeko Planaren helburuak hauek dira: batetik, Gobernuak eta Nafarroako gainerako agente eta erakundeek orain egiten duten lana aztertzea eta horren gaineko hausnarketa egitea; eta bestetik, dokumentu estrategiko bat proposatzea, Gobernuak 2011tik 2020ra gauzatu beharreko lan ildoekin. Dokumentu horretan, gainera, arte eszenikoen arloan inplikatuta dauden beste erakunde batzuentzako proposamenak egin nahi dituzte. 

Kontseiluaren iritziz, gizarte bilakaera dela eta, dokumentu hori elkarrizketaren bitartez aldatzeko, hobetzeko eta garatzeko moduan utzi beharko da, gauzatzen diren proposamenek bide berriak ireki ahala.
Alde horretatik, plan horiek oinarri hartuta ezartzen diren neurriak izan daitezke jarduera zehatzak edo planteamendu teorikoak. Edozein modutan, neurriak denbora nahikoarekin garatzen eta zehazten joango dira, helburuak behar bezala bete daitezen, eta inplikatutako erakunde guztien aurrekontuak kontuan hartuko dira.

Nafarroan Arte Garaikidea Sustatzeko eta Garatzeko Plan Orokorra

Kultura eta Turismo kontseilariak jakinarazi du Nafarroan Arte Garaikidea Sustatzeko eta Garatzeko Planaren segimendua egingo dela, lan teknikoko mahai baten bitartez; plan hori Pedro Manterolak idatzi zuen eta 2001ean aurkeztu zuten.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Programa de Cultura para 2010

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa