(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak eta Farmaindustria erakundeak hitzarmen bat sinatu dute 600.000 eurorekin ikerketa klinikoko hiru proiektu sustatze aldera asteartea, 2010.eko otsailak 16

Hitzarmena sinatu dute enpresak Osasun Ministerioarekin 2009an adostutako +i lankidetza programaren barruan


Osasun Departamentuak eta Farmaindustria erakundeak hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean, osasun proiektuak finantzatze aldera ( irudia handitu )

Gaur goizean, Nafarroako Gobernuak eta Farmaindustria erakundeak (Farmazia Industriako Enpresa Elkarte Nazionalak) hitzarmen bat sinatu dute. Hitzarmen horren arabera, erakundeak 600.000 euro jarriko ditu ikerketa klinikoko eta translazio ikerketako hiru proiektu egiteko foru erkidegoan.

Hitzarmenaren berri gaur eman dute Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak, Maria Kutz Peironcelyk, eta Farmaindustriako zuzendari nagusiak, Humberto Arnesek.

Hitzarmena sinatu dute ikerketa klinikoak eta translazio ikerketak egite aldera enpresak Osasun Ministerioarekin 2009an adostutako +i lankidetza programaren barruan. Programa horren arabera, erakundeak 180 milioi euroko funtsa jarri behar du hiru urtean, autonomia erkidegoekin lankidetza proiektuak gauzatzeko. Helburua da lankidetza plataforma publiko eta pribatuak sendotzea, ikerketa biomediko klinikoan eta translazio ikerketan tokiko gaitasunak sustatuz.

Gaur goizean, Kutz kontseilariak esan du ikerketa biomedikoak gerora garrantzi handia izango duela Nafarroan: ekonomiaren pizgarri izango da eta jendea salbatzeko balioko du.

Halaber, Arnesek azaldu du erakunde publiko eta pribatuek elkarlanean aritzeko ohitura handia dutela Nafarroan, eta ikerketen alorrean lankidetza hori estutuko denaren uste osoa dauka “Nafarroako Osasun Zerbitzuan ikerketa klinikoa sustatzeko abian jartzen ari diren programa horiei esker".

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa