(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Caballero presidenteak esan du ‘Zutik Euskal Herriaren’ adierazpena “berritsukeria eta ohiko erretorika” dela asteartea, 2010.eko otsailak 16

Agirian ETA ez dela aipatzen ez kondenatzen salatu du


Caballero presidenteordeak ezker abertzale izenekoaren adierazpena baztertu du.

Ezker Abertzale izenekoak zabaldutako agiriari buruz Javier Caballero Martínez Nafarroako Gobernuko jarduneko presidenteak ohartarazi du “lehenengo eta behin, agiriaren bost folioetan oinarrizkoena falta dela: aipatu ere egiten ez den ETAren esanbidezko kondena, eta indarkeria helburu politiko bat lortzeko arma moduan erabiltzea kondenatzea, eta hori funtsezkoa da XXI. mendearen hasierako Europako gizarte demokratiko batean”.

Lehen presidenteordearen eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren esanetan, dokumentua “ezker abertzalearen berritsukeriaren eta ohiko erretorikaren beste adierazpen bat da, eta funtsean, datozen hauteskundeetan egoten ahalegintzeko mugimendu estrategikoa baino ez dena ezkutatzen du. Modu horretan egiaztatzen da zuzenbideko estatuak legearen indar guztiarekin eta Alderdien Legea aplikatuta indarkeriari ematen dion erantzunaren irmotasuna dela terrorismoa amaitzeko bide bakarra”.

Kontseilariaren esanetan, “demokrazia batean, metodo horiek babesten dituen alderdiak ez du lekurik alderdi politikoen sisteman, eta auzitegiek hala ezarri dute, besteak beste, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak, zehatz esanda Batasunari dagokionez”.

Caballero presidenteordeak gehitu duenez, “Nafarroako, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Espainia osoko herritarren arazoa ETA eta taldea babesten duten guztiak direla ukatu nahi izatea gizarteari iruzur egiten ahalegintzea da, hitz arranditsuak amarru moduan erabiliz; izan ere, modu horretan talde terroristarekiko menpekotasuna ezkutatu nahi dute, eta publikoki ezin dute onartu edo ez dute onartu nahi lurralde honetan bizi direnen kontzientzia etiko, moral eta gizabidezkoak ez duela onartzen ideia batzuk ezartzeko bonbetara, erailketetara, estortsiora eta intimidaziora jotzea”.

Horregatik, Caballeroren iritziz “oker daude ezikusia eginez haien siglen azpian ezker abertzalea hartu nahi dutenak edo talde horren aurrean amore ematen dutenak, joko demokratikoa onartzen dutenak eta indarkeria terrorista kondenatzen ez dutenak bereizten dituen muturreko printzipio hori alde batera uzten baitute, eta modu paradoxikoan demokraziaren kontzeptua indarrez bereganatu eta izaera demokratikoa haientzat eta haien proiektu politikoarentzat gordetzen baitute”. Izatez, guztiz esanguratsua da terrorismoaren biktimei inolako aipamenik ez egitea eta ETAko atxilotuei bai, biktimen minaren eragileak izanda.

Amaitzeko, Nafarroako Gobernuko ordezkariak esan duenez, “komunikatuan ezker abertzale izenekoak banda terroristak bezala ‘askatze-mugimendu” kontzeptu zaharkitua erabiltzen du, eta horrek agian esangura izango zuen beste agertoki geografiko batzuetan eta beste garai batzuetan; halaber, ez daki Nafarroako herritar gehienak eta Euskal Autonomia Erkidegoko herritar gehienak ez daudela ados Euskal Herriaren proiektu politiko horrekin, eta euskal estatu independentearekin, berriro ere oinarri historikorik gabe sortuta dagoena”. Horrez gain, “ahaztu egin dira pertsonen, herritarren eskubide indibidualen konkistak, azken bi mendeetako lorpenak; Euskal Herria edo Euskal Herri izeneko ente abstraktu baten mesedetan sakrifikatu egin dira, eta azken horren borondatearen interpretea ezker abertzalea omen da”.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa