(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Columbiako Unibertsitatean Nafarroak energia berriztagarrietan duen lidergoa aztertu da asteartea, 2010.eko otsailak 16

Sanz presidenteak azpimarratu du sektore horretako nafar enpresek mundu osoko 30 herrialdetan baino gehiagotan lan egiten dutela


Transcripción textual del video

Astelehenean, otsailak 15, Columbiako Unibertsitateko liburutegian, "Lidergoa jasangarritasunaren bidean" izeneko saioa egin zen, unibertsitate horretako Ingurumen Ikerketa eta Kontserbaziorako Zentroak antolatuta. Ekitaldi horretan Sanz presidenteak esan zuenez, Nafarroak bere garaian "etorkizun-sena izan zuen, eta horri esker hamarkada asko aurreratu zen gaur egun herrialde gehienetako politika- eta enpresa-agenda guztietan dagoen errealitatera".  Hitzaldiaren aurretik, Columbiako Unibertsitateko Errektoretzan, Miguel Sanz buru zela, Javier Taberna Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberako presidenteak eta Troy Eggers Columbia Business Schooleko Executive Education programen dekanoak hitzarmena sinatu zuten. Hori dela bide, Iruñan "Leading Strategic Growth and Change" programa garatuko da (Hazkunde estrategikoaren eta aldaketaren buruzagitzan).

 

Sanz presidenteak Nafarroak energia berriztagarrietan duen esperientzia Columbiako Unibertsitatean azaldu du. ( irudia handitu )

Nafarroak energia berriztagarrietan duen esperientziak arreta deitzen jarraitzen du Estatu Batuetan. Astelehenean, otsailak 15, Columbiako Unibertsitateko liburutegian, “Lidergoa jasangarritasunaren bidean” izeneko saioa egin zen, unibertsitate horretako Ingurumen Ikerketa eta Kontserbaziorako Zentroak antolatuta. Zentro horretako presidenteak, Shahid Naeemek, Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea aurkezterakoan esan zuen energia berriztagarrien garapena gehien bultzatu duten politikarietako bat dela.

Ekitaldi horretan, José Javier Armendáriz CENEReko zuzendari nagusiak eta Esteban Morrás EHN eta Acciona Renovablesen bultzatzaileak parte hartu zuten. Bi horiek mahai-ingurua egin zuten Georg Kell NBEren menpeko “Global Compact” GKEko zuzendari exekutiboarekin eta Elke Weber Columbiako Unibertsitateko ingurumen-politiken Ikerketa Zentroko zuzendariaren ondokoarekin. Ekitaldian 200 entzule baino gehiago egon ziren.

Sanz presidenteak esan zuenez, Nafarroak bere garaian “etorkizun-sena izan zuen, eta horri esker hamarkada asko aurreratu zen gaur egun herrialde gehienetako politika- eta enpresa-agenda guztietan dagoen errealitatera”. Presidentearen esanetan, gaur egun, energia berriztagarrien sektoreko nafar enpresak bost kontinenteetako hogeita hamar herrialdetan baino gehiagotan aritzen dira.

Miguel Sanzek azaldu zuen iturri ez-kutsagarriek Foru Komunitatearen barruko kontsumo elektrikoaren %65 ematen dutela, “eta gaur egun nazioartean adierazle horrekin ezin dela konparazio handirik egin, Nafarroa garapen sozioekonomiko handiko eskualdea izanik, Europako batez bestekoaren gainetik dagoena”. Sanzek azpimarratu zuen 2009an energia eolikoa Nafarroako eskaera elektrikoaren %100i erantzuteko gai izan zela urteko 92 egunetan. “Horrek esan nahi du gure parke eolikoek Nafarroako elektrizitate-beharrizan guztiei erantzun zietela 2009ko hiru hilabetetan baino gehiagotan, beste energia-iturri batek lagundu gabe”.

Esteban Morrásek adierazi zuen EHNren kasuak erakusten duela energia berriztagarrien aldeko apustuak onurak ekarriko dituela ez ingurumenari begira bakarrik, baita ekonomiari begira ere. Morrásek adierazi zuenez, energia berriztagarriak faktore giltzarria izango dira energiaren hornikuntza hogei bat herrialderen esku ez dagoenean.

Bestalde, José Javier Armendárizen esanetan, merkatuaren eta enpresa pribatuen konpromisorik gabe ezinezkoa izango litzateke energia berriztagarrien arloan garapen teknologikoa lortzea.

Miguel Sanz Columbia Business Schoolekin sinatutako hitzarmenaren buru izan da. ( irudia handitu )

Hitzarmena Columbia Business Schoolekin


Hitzaldiaren aurretik, Columbiako Unibertsitateko Errektoretzan, Miguel Sanz buru zela, Javier Taberna Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberako presidenteak eta Troy Eggers Columbia Business Schooleko Executive Education programen dekanoak hitzarmena sinatu zuten. Hori dela bide, Iruñan “Leading Strategic Growth and Change” programa garatuko da (Hazkunde estrategikoaren eta aldaketaren buruzagitzan).

Sinatutako hitzarmena dela bide, Columbiako Unibertsitateko irakasleak Iruñara joango dira datorren urrian aipatu programa emateko. Ikastaroa Nafarroako enpresetako zuzendariei eta bitarteko agintariei zuzenduta dago eta gehienez 35 parte-hartzaile izango ditu. Bost eguneko iraupena izango du, lanaldi osoan, eta ingelesez emango da osorik.

Finantzaketari dagokionez, Nafarroako Gobenuak, Nafarroako Nazioarteko Planaren barruan, 70.000 euro emango ditu, eta Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberak beste 70.000. Gainerakoa programan parte hartzen duten enpresek emango dute, matrikulen bidez. Modu horretan, Gobernuaren eta Ganberaren lankidetza ekonomikoari esker, bertaratuek kostu osoaren heren bat bakarrik hartuko dute haien gain.

Ekintza hau abian jarrita, Nafarroako gizartearen globalizazioa bultzatu eta prestakuntza-jarduerak garatu nahi dira, enpresak eta zuzendariak lehiakortasuna hobetzeko prest egon daitezen.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa