Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Hala agertzen da gaur nazioan gehien zabaltzen den El País egunkarian
Nafarroa da Espainia osoan lanbide-gaixotasun gehien diagnostikatzen dituen autonomia-erkidegoa, kasu bat 160 langile bakoitzeko. Izan ere, gainerako autonomia-erkidegoek ez bezala, zainketa-sistema zehatza du. Hala agertzen da gaur nazioan gehien zabaltzen den El País egunkarian, Lan eta Immigrazio Ministerioko datuekin egindako informazioan.
Erreportaje horretan, egunkariak Foru Komunitateko eta beste autonomia-erkidego batzuetako datu konparatiboak ematen ditu, hala nola Madrilekoak (lanbide-gaixotasun bat 2.518 profesional bakoitzeko) eta Andaluziakoak (patologia bat 2.906 soldatapeko bakoitzeko). Hala ere, Nafarroan lanbide-gaixotasun moduan hartzen dena Espainiako beste eskualde batzuetan agian ez dela horrela hartzen azpimarratu da. Informazioaren arabera, aurreko hori azaltzeko, kontuan izan behar da erabilitako antzemate-sistemak desberdinak direla, eta horren eraginez, baliteke beste eskualde batzuetan lanbide-gaixotasunak behar den moduan diagnostikatuta ez egotea eta gaixotasun arrunt moduan hartzea.
Modu horretan, El País egunkariaren arabera, Nafarroan lanbide-gaixotasunak antzemateko zainketa epidemiologikoaren sistema zehatzak funtzionatzen du. Sistema hori 31 osasun-zentrotan ezarrita dago eta herritarren %71 hartzen ditu. Metodoak programa informatikoa du oinarri, eta horrela lehen mailako arretako medikuari lanbide-gaixotasuna diagnostikatzen laguntzen zaio. Modu horretan, osasun-profesionalak historia klinikoan balizko lan-patologia bat sartzen duenean, mezu batek ohartarazi egiten dio eta medikuak datu jakin batzuk bete behar ditu hori egiaztatzeko. Erantzunak laneko gaixotasunaren jarraibideen barruan badaude, kasua Nafarroako Lan Osasunaren Institutura bideratzen da.
Erreportajean ikus daitekeenez, Espainian, ohiko lanbide-gaixotasunak min fisikoak eta larruazaleko gaixotasunak dira.