(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ubarmin klinikan geotermia bidezko girotze sistema bat jartzen ari dira asteazkena, 2010.eko otsailak 17

Sistema horrekin energia gastua %25 murriztuko dute


Kutz kontseilaria Ubarmin klinikara joan da, geotermia bidezko girotze sistema instalatzeko obrak ikustera. ( irudia handitu )

Osasun kontseilaria, Maria Kutz Peironcely, Ubarmin klinikako obrak ikusten izan da gau. Klinikan duela hamabost egun hasi zituzten geotermia bidezko girotze sistema instalatzeko obrak, eta lau hilabetean amaituko dituzte. Bisitan, kontseilariak Luis Otermin, klinikako zuzendaria, eta obrak egiten ari den Grupo Visiona BD enpresako burua, Alejandro Sanchez, izan ditu lagun. Girotze sistema hori izango duen lehen osasun zentro publikoa da.

Girotze sistema instalatzea 1,3 milioi euro kostako da. Osasun Departamentuak, dena den, hasiera batean ez du inbertsiorik egingo, enpresa ordaintzen baitzaio aurrezten duen energiaren arabera. Sistema berriarekin argindarraren faktura %25 jaitsi nahi dute (Ubarmin klinikan 502.731 euroko argindar faktura izan zuten 2009an); asmoa da, baita ere, energia garbi horrekin CO2 gutxiago isurtzea. Sistema geotermiko berria zentroko eskariaren parte bat betetzeko erabiliko dute, zehazki: etxeko ur beroa aurrez berotzeko, eremu komunetako eta bainugeletako erradiadoreak hornitzeko eta hozte makinetara bidaltzeko ur hotzaren parte bat hozteko. Hala, gaur egungo sistema hobeto aprobetxatuko dute (argindarrarekin eta gasolioarekin funtzionatzen du) eta, gainera, zentroko erabiltzaileei ahalik eta eragozpen gutxien sortzea bermatuko dute. Gutxi gorabehera, urtero orduko bi milioi kilowatt sortuko dituzte.

Sistema geotermikoa instalatzeko lanak Ubarmin klinikan. ( irudia handitu )

Obretan, zehazki, bero ponpa geotermiko bat instalatuko dute; eraikinaren kanpoaldean 45 putzu txiki egingo dituzte (zentroko zerbitzuak ukitu gabe); deposituak, hodiak, elementu hidraulikoak, lotura hidraulikoak eta energia biltzeko eta banatzeko sistemak jarriko dituzte; erradiadoreak ordezkatuko dituzte; eta aurreztutako energia neurtzeko tresneria jarriko dute.

Bisitan, Kutz kontseilariak nabarmendu du energia berriak erabiltzeko aukerak bilatu behar direla, eta energia horiek bat datozela Ubarmin klinikako proiektuarekin, bai arkitektura aldetik, bai ikuspegi funtzionaletik. Halaber, azpimarratu du Osasun Departamentua teknologia eta ikerketa konponbide berriak aurkitzeko apustu handia egin duela.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa