(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Nafarroaren Astea Estatu Batuetan” ekimenaren seigarren edizioa astearte honetan amaitu da, finantza- eta turismo-izaerako bi bilerarekin asteazkena, 2010.eko otsailak 17

Sanz Nafarroako Gobernuko presidentea Citibankeko presidenteordearekin bildu da, eta Barcina Iruñako alkateak Sanferminetako Museoa aurkeztu du 


Sanz Nafarroako Gobernuko presidentea eta Barcina Iruñako alkatea, Espainiak New Yorken duen Turismo Bulegoko zuzendariarekin (erdialdean). ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea astearte honetan Ned Kelly Citibankeko presidenteordearekin bildu da banku horren egoitzan, New Yorkeko Bosgarren etorbidean. Topaketa horretan, Kellyk galdetu du nola gainditu zituen Foru Komunitateak energia berriztagarrien arloko proiektua garatzeko oztopoak. Citibankeko presidenteordearen ustez Nafarroako Gobernuak bete-betean asmatu du EHNen zuen partaidetza salduta, konpainia hori sektoreko lider moduan sendotu zenean eta hedatze-plan arranditsuari aurre egiteko kapital pribatua behar zuenean.

Ned Kellyren esanetan, energia berriztagarrietan inbertitu zuten Ipar Amerikako enpresaburuek ez zuten administrazioaren beharrezko babesa lortu, eta esperientzia horrek nolabaiteko mesfidantza eragin du Barak Obamak iragarritako planen aurrean. Ipar Amerikako presidentea oztopo asko aurkitzen ari da Kongresuak bere proiektuak onetsi ditzan, baina Citibankeko arduradunak presidentea energia berriztagarrien aldeko apustua aurrera ateratzeko gai izatea espero du. 

Egoera ekonomikoari dagokionez, Ned Kellyren ustez Estatu Batuek bi urte beharko dituzte berreskuratzeko, gaur egun kontsumitzaileek mesfidantza baitute. Halaber, higiezinen sektorea berreskuratzearen giltzarria dela adierazi zuen.

Sanferminetako Museoa Espainiako Turismo Bulegoan aurkeztea

Bestalde, Yolanda Barcina Iruñako alkateak Sanferminetako Museoaren proiektua Espainiak New Yorken duen Turismo Bulegoko zuzendariari, Francisco Javier Piñanes Leali, aurkeztu dio. Bilera horretan Sanz presidentea ere egon da.

Topaketa hori astearte honetan egin da aipatu bulegoaren egoitzan, Yolanda Barcina Estatu Batuetan zegoela aprobetxatuta, egunotan “Nafarroaren Astea AEBen 2010” ekimenean parte hartzen duen ordezkaritza instituzionalaren barruan.

Alkateak azaldu du Entzierroaren eta Sanferminen Gune Tematikoa proiektu arranditsua dela eta Iruñako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren artean egiten ari direla. Lanak aurtengo bigarren seihilekoan hastea espero dute. Gune horretan, Sanferminak urteko edozein egunetan bizi ahal izango dira, ikus-entzunezko muntaketa ikusgarrien bidez. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa