(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Kirol Babesleentzako 2010eko Sarien deialdia egin du osteguna, 2010.eko otsailak 18

Iaz 1.137 kontratu egin zituzten, zegozkien zerga onurekin


Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirol Institutuaren bitartez, 2010eko Kirol BAbesleentzako Sarien deialdia egin du. Helburua da Nafarroako enpresek kirol erakunde eta jarduerak babesteko eta sustatzeko egiten duten ahalegina aintzatestea. 2009an 1.137 babes kontratu egin zituzten, 11.314.567 eurokoak; kontratu horiei Nafarroako Gobernuak onartutako zerga onurak aplikatu zizkieten. Zenbateko horren %34 futbolerako izan zen, %31 eskubaloirako, %9 areto futbolerako, beste %9 txirrindularitzarako, eta gainerako kiroletarako (saskibaloirako eta pilotarako, adibidez) %3.

Aurtengo sarietarako proposamenak aurkezteko azken eguna otsailaren 26a da (epea eguerdiko 14.00etan amaituko da). Proposamenak aurkez ditzakete kirola babesten duten kirol elkarte, enpresa eta erakundeek. Informazio gehiago nahi izanez gero, web orri hau kontsulta dezakezue: www.deporte.navarra.es. Eta proposamenak helbide elektroniko honetara bidali behar dira: indeporte@navarra.es.

Sariak izango dira urrezko, zilarrezko eta brontzezko aipamen bana eta aipamen berezi bat. Aipamen horiek sariak emateko apropos osatutako epaimahai batek esleituko ditu; epaimahai horretan Nafarroako kirolaren eta enpresen hainbat estamentu egongo dira ordezkatuta. Sariak martxoaren 26an emango dituzte, Nafarroako Gobernuak antolatutako ekitaldi instituzional batean.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirol Institutuaren bitartez, hainbat kirol jarduera giza aldetik interesgarriak direla erabaki dezake, publizitate inbertsioa sustatzeko eta zerga arintzeak ezartzeko. Joan den abenduan, Nafarroako Parlamentuak, Nafarroako Gobernuko presidenteak proposatuta, zerga eta neurri fiskal batzuk aldatzeko Foru Lege bat onartu zuen, langileak, familiak, enpresak eta enplegua babesteko, eta aurreztea sustatzeko. Neurrietako bat da, hain zuzen, gizarte interesa duten kirol jarduerak babesteko egindako kontratuetatik eratorritako publizitate gastuen kuota likidoari %30eko zerga arintzea aplikatzea.

Jarduera hauek izan daitezke gizarte interesekoak: nazioarteko, estatuko eta Nafarroako lehiaketak; Nafarroako Kirol institutuak antolatutako jarduerak; eta Nafarroan antolatutako gainerako kirol jarduerak, baldin eta tradiziozko kirolen bat berreskuratzea sustatzen badute, gizartean eragin handia badute, herritar askok parte hartzen badute edo antzeko gizarte interes kualifikatua badute (hori guztia Nafarroako Kirol Institutuaren arabera).

Babes kontratuak honako hauek izenpetu ditzakete: Nafarroako Kirol Elkarteen Erregistroan izena emandako kirol erakundeek; helbidea Nafarroan daukaten fundazioek, baldin eta helburuetako bat badute Nafarroako kirola sustatzea eta garatzea; kirol federazioren bateko kide diren kirolari nafarrek; Nafarroako toki erakundeek; Nafarroako Kirol Institutuak; eta kirol jarduerak antolatzen dituen legezko edozein erakundek, baldin eta, Nafarroako Kirol Institutuaren iritziz, jarduera hori interesgarria bada.

Dokumentazioa:
Premios al patrocinio deportivo 2010

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa