(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Schneider Electric-ek 25 milioi euroko laguntza iragarri du Gareseko fabrikan ostirala, 2010.eko otsailak 19

2008tik, Nafarroako Gobernuak 3,4 milioi euroko laguntzak eman dizkio enpresari


José María Roig Aldasoro Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak eta Begoña Urien Enpresa zuzendari nagusiak Schneider Electric-en instalazioak bisitatu dituzte Garesen. Bisita horretan, Enrique Valer enpresako zuzendari nagusiak fabrikan 9 milioi euroko aparteko inbertsioa egingo dutela iragarri du. Kopuru hori joan den irailean iragarritako 16 milioiei gehitu behar zaie.


Nafarroako Gobernuak fabrikari emandako azken laguntzak 3,4 milioi eurokoak dira. Batetik, 2008ko abenduan 3,3 milioi euroko diru-laguntza eman zen inbertsiorako eta enplegurako. Oraintsu, joan den abenduan, beste laguntza bat onetsi da, etengailuen arloan I+G hobetzeko, eta horretara 130.800 euro bideratu dira.

Gaur egun, Garesen 200 langile inguru daude eta taldearen material elektriko txikien eskaerari erantzuten dio, lau kontinentetako 25 herrialdetan baino gehiagotan. Gareseko Garapen Zentroa Schneider Electric-ek Espainian dituen bost zentroetako bat da, eta bertan material elektriko txikien inguruko ikerketak egiten dira. Gaur egun 32 pertsona aritzen dira horretan.

Enpresak iragarritako 25 milioi euroko inbertsio osotik 16 milioi produktu berrien ekoizpen-ildoak ezartzeari lotuta daude zuzenean. Gainerako bederatziak Schneider Electric-ek Garesen duen ikerketa- eta garapen zentrora (5 milioi) eta ekoizgarritasuna hobetzeko fabrika egokitzera (4 milioi) bideratuko dira. Gareseko Garapen Zentroa Schneider Electric-ek Espainian dituen bost zentroetako bat da, eta bertan material elektriko txikien inguruko ikerketak egiten dira. Gaur egun 32 pertsona aritzen dira horretan. Produktu berriak irizpide modularren arabera diseinatu dira, azken erabiltzailearentzat horiek ezartzea eta trukatzea errazagoa izan dadin. Material elektrikoaren garapen berriak 2013an Gareseko ekoizpenaren %70 izango dira gutxi gorabehera, 2009ko negozioaren zifra bikoiztuz.

1972an Eunea fabrika elektroteknikoa sortu zen, B.J.C.ren eraginpean, baina azken horretatik lau urte geroago bereizi zen. 1984an enpresa produktuak bere merkataritza-sarearekin merkaturatzen hasi zen, eta handik bi urtera S-47 material elektriko txikien sorta merkaturatu zuen, batez ere, etxeko instalaziora bideratuak.

Laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran Schneider Electric-ekin integratzeko prozesua hasi zuen, lehenengo Himel-en bidez eta geroago Telemecánica-ren bidez. 1992an Eunea Schneider Electric Españarekin erabat fusionatu zen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa