(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gizarte Gaiak Departamentuak 173 egoitza-zerbitzu ikuskatuko ditu aurten ostirala, 2010.eko otsailak 19

2009. urtean orotara 660 ikuskatzen egin ziren Departamentuaren eraginpean diren eremu guztietan


Transcripción textual del video

Gizarte Gaiak, Familia, Gazteria eta Kirolak Departamentuko kontseilariak, María Isabel García Malo andreak, 2010. Urteko Gizarte Zerbitzuen Ikuskatze Plana aurkeztu du, egoitza-baliabide guztien ikuskatzea biltzen duena, eremu guztietako eguneko zentroak eta eguneko egonaldiak barne: adinekoak, ezintasuna, gizarte bazterketa, adingabekoarenganako arreta eta genero-indarkeria.

 

García Malo kontseilariak azaldutako ildo nagusiak ondokoak dira: gizarte zerbitzuen onuradun guztien eskubideekiko errespetua bermatzea, bereziki egoitza izaerako gizarte zerbitzuen onuradunena; zentro eta zerbitzuen ikuskapena eta kontrola; laguntzen kontrola mendeko pertsonak etxean artatzeko, Oinarrizko Errenta laguntzak gizarte bazterketan edo horren arriskupean diren pertsonentzat, eta hitzarmenak betetzen direla egiaztatzea.

 

Zehazki, ondoko eratako 173 egoitza-zerbitzu ikuskatuko dira: adinekoen 68 egoitza, adinekoen eguneko 10 zentro, adinekoen eguneko egonaldiko 24 zerbitzu, 37 ezintasun-errekurtso, adingabekoen 20 zentro, etxeko-indarkeriaren 5 errekurtso eta gizarte bazterketako 9 egoitza.

 

Bigarrenik, urtean bisita bat egingo da egoitzakoak ez diren zerbitzuen %5ean. Zehazki, hamaika zentro ikuskatuko dira, eta horietatik sei lanbide zentroak dira eta bost iaz eskakizunen bat izan zuten klubak. Bi kasuetan, Departamenturen egitekoa araudiak eskatutako eskakizunak egiaztatzea izango da, bereziki azpiegituren kontrola, eta zentroetako, giza baliabideetan eta pertsonalaren antolaketan, eta aplikazioko araudiak eskatutako Programetan segurtasuneko araudia betetzen dela egiaztatuko da

Gizarte Gaiak, Familia, Gazteria eta Kirolak Departamentuko kontseilariak, María Isabel García Malo andreak, 2010. Urteko Gizarte Zerbitzuen Ikuskatze Plana aurkeztu du, egoitza-baliabide guztien ikuskatzea biltzen duena, eremu guztietako eguneko zentroak eta eguneko egonaldiak barne: adinekoak, ezintasuna, gizarte bazterketa, adingabekoarenganako arreta eta genero-indarkeria.

García Malo kontseilariak azaldutako ildo nagusiak ondokoak dira: gizarte zerbitzuen onuradun guztien eskubideekiko errespetua bermatzea, bereziki egoitza izaerako gizarte zerbitzuen onuradunena; zentro eta zerbitzuen ikuskapena eta kontrola; laguntzen kontrola mendeko pertsonak etxean artatzeko, Oinarrizko Errenta laguntzak gizarte bazterketan edo horren arriskupean diren pertsonentzat, eta hitzarmenak betetzen direla egiaztatzea.

Zehazki, ondoko eratako 173 egoitza-zerbitzu ikuskatuko dira: adinekoen 68 egoitza, adinekoen eguneko 10 zentro, adinekoen eguneko egonaldiko 24 zerbitzu, 37 ezintasun-errekurtso, adingabekoen 20 zentro, etxeko-indarkeriaren 5 errekurtso eta gizarte bazterketako 9 egoitza.

Bigarrenik, urtean bisita bat egingo da egoitzakoak ez diren zerbitzuen %5ean. Zehazki, hamaika zentro ikuskatuko dira, eta horietatik sei lanbide zentroak dira eta bost iaz eskakizunen bat izan zuten klubak. Bi kasuetan, Departamenturen egitekoa araudiak eskatutako eskakizunak egiaztatzea izango da, bereziki azpiegituren kontrola, eta zentroetako, giza baliabideetan eta pertsonalaren antolaketan, eta aplikazioko araudiak eskatutako Programetan segurtasuneko araudia betetzen dela egiaztatuko da..

Bestalde, kontseilariak jakinarazi duenez, mendeko pertsonei zuzendutako laguntzen ikuskapena sendotu egingo da. Laguntza horiek mendeko pertsonei zainketa egokiak eskaintzeko baliagarriak diren egiaztatzeko, 400 espediente ikuskatuko dira ausaz eta laguntzak lortzeko araudiak eskatutako baldintzak egiaztatuko dira, eta mendekotasun balorazioa eskatu duten pertsonen egoera egiaztatuko da.

Oinarrizko Errentaren prestazio ekonomikoei dagokienez, ikuskapenaren helburua laguntza hori emateko eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzea izango da. Bereziki, Oinarrizko Errenta jasotzen dutenak euren benetako bizilekua etxean dutela, edo lan eskaintzen arrazoitu gabeko uko egiteak direla egiaztatuko da. Orotara, Oinarrizko Errentaren mila espediente ikuskatuko dira.

2009ko Gizarte Zerbitzuen Ikuskapen Planari dagokionez, kontseilariak azpimarratu duenez, egoitza-zentro guztiak ikuskatuko dira, eguneko zentroak eta eremu guztietako eguneko egonaldi zentroak -mendekotasuna, adinekoentzako arreta, ezintasuna, gaixotasun mentala, adingabekoarentzako arreta, gizarte bazterketa eta genero-indarkeria. Orotara 660 ikuskapen egin ziren urtean.

Gizarte Gaiak, Familia, Gazteria eta Kirolak Departamentuak, lehen aldiz, eta 1572006 Foru Legea onartu izanaren ondorioz, Gizarte Zerbitzuena, Gizarte Zerbitzuen Ikuskapen Plana onartu zuen. Urtero egingo diren ikuskapen-plan horien exekuzioarekin lortu nahi diren helburuak ondokoak dira, García Malo kontseilariak azaldu duenez: gizarte zerbitzuen onuradunek euren beharren araberako arreta jasotzen dutela bermatzea; gizarte zerbitzuen onuradunen eskubideak errespetatzea, indarrean den ordenamendu juridikoak aitortutakoak, bereziki, Egoitza Zentroetako erabiltzaileen eskubide espezifikoak; zentro eta zerbitzuak baldintza material eta funtzionalen indarrean den araudira egokitzen direla kontrolatzea, era horretan, kalitatezko arreta eskaintzeko gai diren gizarte zerbitzuen sarea sendotzeko, eta gizarte zerbitzuak eskaintzeko erabilitako fondo publiko guztiak, zuzenak edo hirugarrenen bidez, zuzen kudeatzen eta aplikatzen direla egiaztatze.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa