(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2009an 202 familia artatu zituzten guztira Nafarroako Gobernuaren Familia Elkartzeko Guneetan ostirala, 2010.eko otsailak 19

Doako zerbitzu publiko horretara bideratutako aurrekontua %669 handitu da 2003tik


2009an 202 familia artatu zituzten guztira Nafarroako Gobernuaren Familia Elkartzeko Guneetan. Banaketa hurrengoa izan zen: 93 Mendebaldean, 100 Errotxapean eta 9 Tuteran. Artatutako adingabeak 270 izan ziren guztira, 124 Mendebaldean, 135 Errotxapean eta 11 Tuteran.

Familia Elkartzeko Gunea Nafarroako Gobernuaren doako zerbitzu publikoa da, Familia, Haurtzaro eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren menpe dago, eta gaur egun Xilemak kudeatzen du. Doako zerbitzu publiko horretara bideratutako aurrekontua 2003tik %669 handitu da.

Familia Elkartzeko lehenengo puntua, Errotxapeakoa, 2002ko maiatzaren 1ean ireki zuten, eta ordutik zuzkidura ekonomikoa, giza baliabideak eta jendeari artatzeko ordutegia handitu ditu. Bigarren Gunea, Mendebaldean, 2006ko abenduan inauguratu zuten, eta Tuterako Gunea 2008ko abenduan jarri zen abian.
 
Zerbitzura kasu hauetan jotzen da: banantze-prozesuan eta horren ostean seme-alaba adingabeen eta bi gurasoen artean harremanei eusteko gatazkak edo zailtasunak badaude; zaintza ez duen aita/ama, hirian etxebizitza ez badu edo etxebizitzak beharrezko baldintzak betetzen ez baditu; zaintza eta babespea ez dituen aita/ama, gaixotasunen baten, hazkuntzan trebetasunik ez izatearen edo inguruabar pertsonalen eraginez topaketak gainbegiratzea gomendatzen badute; zaintza eta babespea dituen aita/ama bisiten erregimenaren aurka badago edo oztopoak jartzen baditu; adingabeek zaintza eta babespea ez dituen aitarekin/amarekin harremanak izateari uko egiten badiote, eta adingabeak gurasoengandik bereizita badaude adingabeak familia-harreraren bidez, erregimen zabalean edo besterenean, prozedura judizialetan zein administratiboetan.

Familia Elkartzeko Gunearen bidez gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak erraztu nahi dira, adingabearen eta guraso zaurgarrienaren segurtasuna eta ongizatea bermatuz. Familia-lokarriei eusteko espazioa da, eta horretan, haurrari bere jatorriaren eta historia pertsonalaren berri izateko aukera ematen zaio. Espazio neutrala denez, haurraren eta familiaren artean harremanei eutsi ahal zaie banantze, dibortzio edo familia-harreraren kasuetan bisita-eskubidea eteten denean edo eskubide hori betetzea zaila edo istilutsua denean.

FEGen esku-hartzea aldi batekoa da, eta bisita-araubidea normalizatzera bideratuta dago, bitarteko honen beharrizana eragin duten inguruabarrak desagertu arte eta bi gurasoek haien erantzukizunak onartu arte komunikazio-araubideari eta/edo seme-alabekin egotearen araubideari dagozkion akordioak egiteko eta betetzeko.

Helburu nagusia adingabeak banantzearen ostean bi gurasoekin harremanak izatearen oinarrizko eskubidea betetzeari mesede egitea da, adingabearen garapen psikiko, afektibo eta emozional egokirako beharrezkoak diren lokarriak ezarriz. Halaber, gurasoak prestatu nahi dira autonomia lor dezaten eta haien seme-alabekiko harremanei eusteko gai izan daitezen zerbitzu honen menpekotasunik izan gabe.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa