(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2.000 plaza baino gehiago eskaini ditu ingelesa udako ikastaroetan ikasteko ostirala, 2010.eko otsailak 19

Programak, egunekoak eta barnetegikoak, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta daude


Nafarroako Gobernuak 2.000 plaza baino gehiago eskaini ditu udan ingelesa ikasteko, astebeteko iraupena duten eguneko eta barnetegiko ikastaroetan. Programak Foru Komunitateko zenbait lekutan garatuko dira, eta Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta daude.


Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu da, 23. zk.an, 2010eko otsailaren 19an. Horren arabera, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleentzat eguneko ikastaroak eskaintzen dira (1.120 plaza), barnetegiko ikastaroak Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleentzat (552 plaza) eta barnetegiko ikastaroak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailetako ikasleentzat (420 plaza).

Programa horien bidez ingelesaren ezagutza hobetu eta indartu nahi da, ikasgelan ikasitakoa osatuz, eta hizkuntza hau eskolaz kanpoko inguruneetan erabiltzeko motibazioa eskaini nahi da. Horretarako, ikastaro bakoitzak jarduera akademikoak eta aisia eta astialdiko jarduerak izango ditu (antzerki tailerrak, eskulanak, kirol-jarduerak, etab.).

Interesdunek eskaera martxoaren 11rako (egun hori barne hartuta) aurkeztu behar dute Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo aldapa, z.g., Iruña) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren 30/1992 Legean zehaztutako beste edozein lekutan.

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleentzako eguneko ikastaroak Iruñan (896 plaza) eta Tuteran (224 plaza) egingo dira, 9.30etik 17etara; hori dela eta, eguerdiko bazkaria programan sartuta dago. Parte-hartzaile bakoitzeko kostua 110 eurokoa da, eta kopuru horretan bazkaria sartzen da, baina ez ikastaroaren egoitzarako joan-etorriak. Eskaera asko aurkeztuko direnez, iazko udan parte hartu ez zuten ikasleek lehentasuna izango dute.

Bestalde, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleentzako barnetegiko ikastaroak Irunberriko “Sierra de Leyre” BHIn eta Gareseko Centro Puenten egingo dira. Familientzako kostu ekonomikoa 180 eurokoa da, eta horren barruan programaren gastuak zein ostatua eta mantenua sartzen dira, baina ez ikastaroen egoitzetarako joan-etorriak.

Amaitzeko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailetako ikasleei bideratutako programa Irunberriko “Sierra de Leyre” BHIn garatuko da. Familia bakoitzak 180 euro ordaindu beharko ditu ikasle bakoitzeko. Zenbateko horretan programaren gastuak, ostatua eta mantenua sartzen dira, baina ez joan-etorrien gastuak. Plazak ikasle bakoitzak lortutako batez besteko notaren arabera esleituko dira, eta beraz, espediente onenek lehentasuna izango dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa