(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 200.000 euro inbertituko ditu Fiteroko “Juan de Palafox” CEIPeko isolamendu termikoa hobetzeko astelehena, 2010.eko otsailak 22

Horretarako, teilatua eraberrituko da eta ikasgeletarako sarbideko pasabidearen itxiera amaituko da


Nafarroako Gobernuak 200.000 euro inbertituko ditu “Juan de Palafox” Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen berrikuntza-obretan. Jarduera horien helburua, 20102 Nafarroa Planean bildutakoak, hezkuntzako ezarpen-baldintzak hobetzea da, ikasleena zein irakasleena, eta era berean, zentroaren energia-eraginkortasuna hobetzea.

Horretarako, kirol zonaldearen eta ikasgeletarako sarbideko pasabidearen arteko banaketa-itxiera osatuko da. Gogoratu behar da lehen fase batean alboetako bi itxi zirela. Orain falta diren biak exekutatuko dira. Ikastetxearen isolamendu termikoa hobetzeko asmoa duten bestelako jarduerak teilatua berrezartzea eta ikasgeletako ateak aldatzea dira. Bestalde, sarrera nagusiko pasabidean harrera-gunea egokituko da, eta bertan atezaintza jarriko da.

Obra horiek exekutatzeko, Foru Gobernuak lankidetzako hitzarmena sinatuko du udalerriko Udalarekin, eta hitzarmen horren testua gaur goizean izandako gobernu bilkuran onartu da.

Lankidetzaren arabera, Fiteroko Udala proiektuak adjudikatzeko espedienteak izapidetzea kargutuko da; halaber, obren zuzendaritza teknikoaz eta exekuzioaz. Bestalde, Hezkuntza Departamentuak jardueren exekuzioa gainbegiratuko du.

Obra horiek udaldian exekutatuko dira eskolako ikasturtean eraginik ez izateko. 2009-2010 urte akademiko honetan, 169 ikasle daude matrikulatuta Fiteroko ikastetxe publikoan, guztiak G ereduan (gaztelaniaz).

Gogorarazi beharra dago Hezkuntza kontseilariak, Alberto Catalán Higueras jaunak, guraso-elkarteko (apyma) ordezkariekin eta zentroko zuzendaritzarekin bildu zela berriki; halaber, udalerriko agintariekin exekutatuko diren berrikuntzei buruzko gaiak jorratzeko.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa