(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eszedentziaren ondoriozko laguntza berria abian jarri du, aitei zuzenduta asteartea, 2010.eko otsailak 23

Laguntzaren zenbatekoa 600 euro hilean izango da, eta 2010eko urtarrilaren 1etik atzeraeraginezko izaera izango du


Nafarroako Gobernuak eszedentziaren ondoriozko laguntza berria abian jarriko du, aitei zuzenduta. Laguntza hilean 600 eurokoa izango da. Laguntza indibiduala eta besterenezina izango da, eta aitak eskatu ahal izango du bigarren haurra izan eta gero.

Laguntza berri honek atzeraeraginezko izaera izango du 2010eko urtarrilaren 1etik, aurten aurkezten diren eskaeren kasuan. Eskatzailea aktiboan eta Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean altan emanda egon behar da eszedentzia eskatu aurreko sei hilabeteetan. Aldizkako langile finkoen kasuan, 180 egun eskatuko dira urteko zenbaketaren barruan.

Familia, Haurtzaro eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren aurreikuspenen arabera, martxoaren amaierarako araututa egongo da eta une horretatik aurrera eskatu ahal izango da. Neurri hau Nafarroako familiei zuzendutako laguntza multzoaren barruan sartzen da, eta laguntza hauek Familia, Haurtzaro eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen ditu. Batetik, jaiotza-tasa suspertu nahi da, eta bestetik, uztartzea bultzatu nahi da, erantzukidetasuna oinarri hartuta.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren arabera, erantzukidetasunaren helburuak aitaren irudian ekintza positiboa egitea eskatzen du seme-alaba bakoitzaren lehenengo hilabeteetan erreferentziazko zaintzailea izan dadin. Modu horretan, laguntza berri honen inguruan “eskaera” geldoa izango dela baina apurka-apurka sendotu egingo dela eta uztartze eta erantzukidetasun handiagoa lortzen lagunduko dela pentsatzen da.

2009an eszedentziaren ondoriozko tradiziozko laguntza eskatu zuen aita kopuruak %60 egin zuen gora, 2008an laguntza hori eskatu zuten aita kopuruarekin alderatuz gero. 2008an eszedentziaren ondoriozko laguntza 15 aitak eskatu zuten, eta 2009an 24 izan ziren. Bestalde, kontuan izan behar da eszedentziaren ondoriozko laguntza berria eskatzen duten aitei hilero emandako zenbatekoak eszedentziaren ondoriozko laguntza eskatzen duen amak jasotako kopuruarekin alderatuta %43,79 egin duela gora.

Amaitzeko, eta neurri berri moduan, bi hilabete luzatu da amei zuzendutako eszedentziaren ondoriozko laguntzaren iraupena bigarren semea edo alaba zaintzeko, 8 hilabetetik gehienez 10 hilabetera igaro baita. 10 hilabeteko iraupen hau aitei zuzendutako eszedentziaren ondoriozko laguntza berriari gehituko zaio.

Dokumentazioa:
Laguntzak familiei

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa