(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Virgen del Camino ospitalea, aitzindaria Espainian umeetan egindako zilbor bidezko kirurgia mota batean asteartea, 2010.eko otsailak 23

Teknika hori beste aukera bat da jada existitzen den zilbor bidezko teknika ezin denean erabili eta duela hiru hilabete ezarri zen


Virgen del Camino ospitaleko Pediatria Kirurgikoko Zerbitzua, “portu malgu” sistemaren bidez, zilbor bidez umeak operatu dituen Espainiako lehen zentroa izan da. Teknika hori duela hiru hilabete ezarri zen eta jada bost aldiz erabili da (4 apendizitis eta barikozele bat). Orain arte, helduetan baino ez da erabili.

Sistemaren funtzionamendua azaltzeko, gaur goizeko prentsaurrekoan Virgen del Camino ospitaleko zuzendaria, Fernando Boneta Beorlegui jauna, eta Alberto Pérez Martínez eta Javier Pisón Chacón doktoreak izan dira, biak Pediatria Kirurgikoko Zerbitzukoak.

Gaur medikuek adierazi bezala, zilbor bidezko kirurgia 2005. urtetik aplikatzen da Virgen del Camino ospitalean (operatutako 500 haur pazientetik gora); izan ere, abantaila garrantzitsuak eskaintzen ditu ohikoaren aldean: oso orbain txikia uzten du, min gutxi eragiten du ebakuntza ostean eta ospitale-egonaldi laburrak eskatzen ditu. Gaur aurkeztutako teknika, zilbor bidezko kirurgia-mota da, orain arte existitzen zenaren aukera; izan ere, kasu batzuetan ezin zen hori erabili eta ohiko kirurgiara edo laparoskopiara jo beharra zegoen.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa