(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentua eta Espainiako Erizaintza Kontseilu Nagusia lanbidearen egoera aztertzeko bildu dira asteartea, 2010.eko otsailak 23

Botikak errezetatzeko aukera, gradu-ikasketak eta onetsitako espezialitateak, gaur arratsaldean jorratu beharreko gaien artean


Transcripción textual del video

Kutz kontseilariak esan du Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Erizaintza Kontseilu Nagusiak bilera egin dutela lanbidearen egoerari lotutako zenbait alderdi aztertzeko, besteak beste, botikak errezetarik gabe agintzeko gaitasun berria eta erizaintza karrera gradu moduan sailkatzea.

Bestalde, Espainiako Erizaintza Kontseilu Nagusiko presidenteak esan du Nafarroa Espainiako erreferentzia dela sektore horretan. Europako batez bestekoa 808 erizain da 100.000 biztanleko, baina Nafarroakoa 920.

Erizain bat paziente bati txertoa ipintzen

Osasun Departamentua eta Espainiako Erizaintza Kontseilu Nagusia lanbidearen egoera aztertzeko bildu dira.

María Kutz Peironcely Osasun kontseilariak, Máximo González Jurado Espainiako Erizaintza Kontseilu Nagusiko presidenteak eta Pablo de Miguel Nafarroako Erizaintza Elkargoko presidenteak gaur arratsaldean egindako prentsaurrekoan lanbidearen egoerari buruzko alderdi batzuk aztertu dituzte. Ondoren, ekitaldi horren ostean, Osasun Departamentuak eta osasun-profesional horien ordezkariek bilera egingo dute gai horiek jorratzeko.

Gaur arratsaldeko topaketan erizaintza lanbideak azken sei urteetan izan dituen aurrerapenak jorratuko dira, hala nola botikak errezetarik gabe agintzeko gaitasun berria, eritzaintza karrera gradu moduan sailkatzea (4 urte) eta erizaintzako zazpi espezialitateak onestea. Espezialitate horietako lauk ikasketa-plana onetsita dute (buru-osasuna, emaginak, lanaren erizaintza eta geriatria). Era berean, eguneroko lanean profesionalen biosegurtasunari lotutako gaiak ere landuko dira.

Horrez gain, informazio-ekitaldian azaldu den bezala, Espainiako Erizaintza Elkargo Ofizialak Osasun Departamentuari erreminta digitala aurkeztu dio botikak agintzeko, eta horri esker, Espainiako eritzaintzako 250.000 profesionalek (5.300 Nafarroan) gaitasun profesional berria modu ezin hobean egikaritu ahal izango lukete.

Laguntza-izaerako sistema informatiko honek datu-base indartsuak gehitzen ditu ezagutzak etengabe eguneratzeko, bai botiken eta osasun-produktuen inguruan, bai metolodogiaren eta erizaintzako hizkeren inguruan. Merkatuan dauden edo egon diren 60.000 botikari eta osasun-produkturi baino gehiagori buruzko informazio guztia lortzeko aukera ematen du, eta kasuan kasuko osasun-agintariek emandako zainketa-alertak ere ematen ditu; gainera, botiken edo printzipio aktiboen arteko balizko elkarreraginak kontsultatzeko datu-basea du.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa