Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak 4,6 milioi euro inbertitu ditu Berriozarko DBHI eraikitzeko
asteartea, 2010.eko otsailak 23
Zentro berrian udalerriko eta inguruko udalerrietako 262 ikaslek ikasten dute, Berrioplano eta Juslapeñakoek besteak beste
Nafarroako Gobernuak 4,6 milioi euro inbertitu ditu Berriozarko DBHI eraikitzeko.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuko Presidentea, Miguel Sanz Sesma jauna, Berriozarko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuaren inaugurazioaren buru izan da gaur. Ekitaldi horretan, ondokoak ere izan dira: Hezkuntza kontseilaria, Alberto Catalán Higueras jauna; udalerriko alkatea, Xabier Lasa Gorraiz jauna, eta zentroko zuzendaria, Carlos Arellano Cangaf jauna.
Zentroaren eraikuntza 2011 Nafarroa Planean bildutako jardueretako bat da, eta Foru Gobernuak 4,6 milioi euro inbertitu ditu, 2009ko aurrekontuen kargura. Zenbateko horri, ekipamendu-gastua gehitu behar zaizkio, 377.000 eurokoa.
Eraikin berri hori eraikitzeko erabakia Berriozarko udalerriak azken urteetan izandako biztanleen hazkundearen ondorioa izan da, era berean, Haur, Lehen eta Bigarren Derrigorrezko Hezkuntzetako plazen eskaeren hazkundea eragin duena; izan ere, “Mendialdea” ikastetxe publikoak ezin zuen aipatutako eskera kopurua artatu. Gertaera horren aurrean, Hezkuntza Departamentuak Bigarren Hezkuntzako ikasleak hartuko zituen zentro berria eraikitzea planteatu zen.
Zentro horretan DBHko lau bide eskaintzen dira, seira zabal daitezkeenak, “Mendialdea” Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxean matrikulatutako ikasle-kopuruak izandako hazkundea kontuan hartuta. Horrez gain, Batxilergoa ezartzeko aukera eskaintzen du, beharrezkoa balitz.
Gaur egun, Berriozar, Berrioplano eta Juslapeñako 262 ikaslek ikasten dute bertan. Horietatik, 185 ikaslek G ereduan (gaztelaniaz) eta A ereduan (gaztelaniaz, euskara ikasgaitzat) ikasten dute, eta 77 ikaslek D ereduan (euskaraz, gaztelania ikasgaitzat).
Instalazioak Berriozarko Bigarren hezkuntzako Institutu berria, Udalak hala eskatuta, 11.000 metro karratutik gorako orubean kokatuta dago, Gipuzkoa etorbidearen ondoan.
Ondokoak biltzen ditu: hamasei ikasgela DBHrako, sei banatzekoak, erabilera anitzeko areto bat, bi laborategi, liburutegi bat, informatikako bi ikasgela, bi tailer-gela eta ikus-entzunezko, musika eta plastikako ikasgela bat. Horrez gain, bulego eta bilera-gela batzuk ditu, gela bat zentroko Apymarentzat, gimnasio bat, jolastoki bat eta kanpoko bi kirol pista.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.