(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Poliziaren Ingurumenaren Babeserako Brigadak 846 salaketa administratibo izapidetu zituen 2009an asteazkena, 2010.eko otsailak 24

Animalien Kontrol Taldeak, martxoan sortutakoak, 60 animalia harrapatu zituen


Foru Poliziaren Ingurumenaren Babeserako brigadak 846 salaketa administratibo aurkeztu zituen iaz, jarduera zinegetiko eta arrain-ustiapenetik eratorritakoak, zein suteen, isurketen eta fauna eta flora babesteko jarduerei buruzko ikerkuntzetatik eratorritakoak. Horrez gain, 13 pertsona atxilotu eta delituagatik egotzi zituen.

Urteko memorian bildutako datuen arabera, ehizari dagokionez, brigadak 134 salaketa aurkeztu zituen arau-hauste desberdinengatik (postutik kanpo kokatutako ehiztariak edo baimendu baino pieza gehiago ehizatzeagatik, debekatutako arteak erabiltzeagatik, etab); 2008an, ordea, 69 aurkeztu ziren. Eskaera eta zerbitzu gehienak Nafarroako iparraldean izan ziren, jarduera horrek bertan baitu jarraitzaile kopuru handiena. 

Arrain-ustiapen jarduerari dagokionez, Foru Poliziak 43 salaketa egin zituen. Brigada izokinaren arrantzan oinarritu zen (Bidasoa ibaian baino ezin da arrantzan egin eta pasa den denboraldian 60 ale arrantzatzea baimendu zen); halaber, amuarrainaren arrantzan, murrizketak dituena espeziearen berreskurapenean laguntzeko. Foru Poliziaren Ingurumenaren Babeserako Brigadak 846 salaketa administratibo izapidetu zituen 2009an.
 
Animalien sanitatearen eremuan, brigadak 140 salaketa aurkeztu zituen (uzteak, galerak, akatsak edukitzeko baldintza administratiboetan, etab.). Gainera, zazpi argiketa egin ziren animalienganako tratu txar eta pozoitzeengatik (asto bat harrika hiltzea, adibidez), eta ekintza horiengatik bost pertsona inputatu ziren.

Bestalde, iazko martxoan Foru Poliziak Ingurumenaren Babeserako Brigadan Animalien Kontrol Taldea (ECA) sortu zuen, animalia batzuek pertsona, ondasun edo ingurunean ekidin ditzaketen kalteak ekiditean espezializatutakoa. ECA 56 alditan eskatu zen, horietako 40 Uxueko eremuan abelburu basatiak harrapatzeagatik. Orotara, 60 animalia harrapatu ziren (40 abelburu basati, loditzeko abereen 16 ale, 2 txakur arriskutsu eta 2 animalia basati – oreina eta orkatza) eta horietatik 13 sakrifikatu egin ziren.

Atxilotu bat, inputatu bat eta 80 salaketa suteengatik

Basoko suteen prebentzioari eta ikerketari dagokionez, 2009an garrantzi handiko sute gutxi izan ziren (erretako 1.350 hektareatatik, 1.216 Izagaondoa eta Juslapeñako suteei zegozkien, eta gainontzekoak txikiagoak ziren). Brigadako agenteek 248 irteera egin zituzten sute txikien ondorioz. Ikerketen ondorioz, 80 salaketa administratibo jarri ziren. Gainera, 6 ikerketa egin ziren sute delituengatik, eta inputatu bat eta atxilotu bat izan ziren.

Azkenik, brigadak isurketa eta hondakinekin zerikusia zuten 128 kontu artatu zituen, eta 119 salaketa aurkeztu ziren. Gainera, legez kanpoko kanpatzeagatiko 4 salaketa jarri zituen, udalerri txikietako inguruetan ibilgailuetan edo ibiltari eran bizi diren pertsonei edo pertsona asko biltzen direneko ekitaldietan instalatzen direnei (San Fermin festak edo herriko festetan).

Gainontzeko salaketak ondokoen ondorio izan ziren: erretzeak (71), eraikuntzak (15), armen araudiaren arau.hausteak (48), luberritzeak (14), pistatik kanpo ibiltzea (14), Baso Ondarearen Legearen arau-hausteak (18), telekomunikazioak (8) , abeltzaintza (6) edo industria (3).

2008an brigadak 790 salaketa jarri eta 7 pertsona atxilotu edo inputatu zituen. 2009an izandako hazkundearen arrazoia prebentziozko lana indartzea izan da (kontrol gehiago, bisita gehiago erreserba naturaletara, etab.). Azkenik, aipatzekoa da brigadak Nafarroako Emergentziako Agentziak pertzonak bilatzeko deitutako 29 alertatan hartu zuela parte, eta 53 zerbitzu egin zituen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa