(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalán kontseilariak “Nafarroan zeharko ibilbide kulturalak” XXIX. edizioaren sariak eman ditu asteazkena, 2010.eko otsailak 24

Programa horren helburua Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleen artean Foru Erkidegoko ondarearen ezagutza sustatzea da


Catalán kontseilaria 'Nafarroan zeharko ibilbide kulturalak' XXIX. edizioko saridunekin.

Catalán kontseilariak "Nafarroan zeharko ibilbide kulturalak" XXIX. edizioko sariak eman ditu. ( irudia handitu )

Hezkuntza kontseilariak, Alberto Catalán Higueras jaunak, “Nafarroan zeharko ibilbide kulturalak2 programaren 29. edizioan egindako idazlan eta marrazki onenen sariak eman ditu, gaur arratsaldean Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan izandako ekitaldian.

Ekitaldi horretan ondokoak izan dira: Antolemendua, Kalitatea eta Berrikuntzako zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez Andrea; Hezkuntzako Prestakuntza eta Berrikuntzako zuzendaria, Luis Iza Dorronsoro jauna; Iñigo Arista kolektibo kulturaleko ordezkaria, Ana Calavia Urdaniz, eta saritutako ikasleak, euren gurasoak eta ikasten duten zentroetako ordezkariak.

Orotara, 25 ikasle saritu dituzte. Horietatik, hamalauk euren idazlanengatik sarituak izan dira, zortzi aurkeztutako marrazkiengatik eta hiru euren marrazki eta idazlan, eskulan eta poesia lanengatik. Guztiek saritzat diploma bat, prismatiko batzuk eta liburu sorta bat jaso dute. 

Sariak eman aurretik, saritutako hiru ikaslek euren idazlanak irakurri dituzte. Ikasleak ondokoak izan dira, Claudia González Arregui, San Juan de la Cadena Ikastetxe Publikokoa (Iruñea); Nekane Maritorena Hualde, Baztan Ikastolakoa (Elizondo); eta Silvia Zamora Laseca, Griseras Ikastetxe Publikokoa (Tutera).

“Nafarroan zeharko ibilbide kulturalak”, 29 urtez

“Nafarroan zeharko ibilbide kulturalak” 1981etik Iñigo Arista kultur elkarteak egiten den programa da, Foru Gobernuaren babesarekin, Hezkuntza Departamentuaren bidez.

Nafarroako zentro publiko eta hitzartuetako Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleei zuzenduta dago. Bere helburuan artean, ondokoak daude. Foru Erkidegoko ondare historiko, artistiko, kultural eta naturala ezagutzea eta errespetatzea, bertako kontraste kultural, natural eta giza mailakoen bisualizazioa eta ikerkuntza, eta Nafarroako zonalde geografiko desberdinen arteko elkarbizitza.

Ibilbide bakoitzak eskola egun baten iraupena du. Bertan, monitore batek ikasleei behaketa egiteko nozio eta alderdi batzuk azaltzen dizkie, ikasleen arreta, asimilazioa eta partaidetzako jarduerekin osatzen direnak. Jardunaldia monumentu historiko-artistikoak, ekoizpen-zentroak eta naturaren interpretazio-zentroak bisitatuta amaitzen da.

Proposamen didaktikoa bederatzi ibilbidetan oinarritzen da, ondokoetan zehar: Pirinioetako ekialdeko eta mendebaldeko bailarak, ipar-mendebaldeko Nafarroa hezea, Arakileko korridorea, Iruñeko Arroa, ekialdeko eta mendebaldeko erdialdeko Nafarroa, eta Lizarra eta Tuterako Erribera.

Gogoratu beharra dago, 29 urtetan, Lehen Hezkuntzako 115.000 ume ibili direla Nafarroa ezagutzeko ezarritako bederatzi ibilbideren batean zehar.

Dokumentazioa:
Lista de premiados XXIX Itinerarios Culturales por Navarra

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa