(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuko presidenteak Urraulgoiti, Urraulbeiti, Irunberri eta Erromantzatua udalerriak bisitatu ditu asteazkena, 2010.eko otsailak 24

Sanz udal ordezkariekin bildu da, udalerrietako beharrizanen eta proiektuen berri izateko


Agintariak Irunberriko zentro zibikoaren aurrean.

Agintariak Irunberriko zentro zibikoaren aurrean. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak gaur goizean Urraulgoiti, Urraulbeiti, Irunberri eta Erromantzatua bisitatu ditu, alkateekin eta beste udal ordezkari batzuekin biltzeko. Presidentearen alboan Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilaria egon da.

Presidentea Artiedan Ana Carmen Cigüela alkatearekin eta udal ordezkariekin udaletxean bildu da, eta ondoren guztiak Eparotzera joan dira, Santa Fe elizaren teilatuan egiten ari diren lanak ikusteko. Lanak ia-ia amaituta daude, eta horien bidez nabeko eta dorreko teilatua konpondu da. Esku-hartzea Aranguren enpresak egin du, 240.187 euroko aurrekontuarekin. Sanzek bertan Joaquina Garijo Urraulgoitiko alkatea agurtu du, eta bere ondoan monumentu-multzoa bisitatu du.


Agintariak Irunberriko parrokian.

Agintariak Irunberriko parrokian. ( irudia handitu )

Presidentea Eparotzetik Irunberrira joan da. Herrian zentro zibikoa bisitatu du, Erretirodunen Kluba ere hartzen duena. Nafarroako Gobernuak zentro horren finantzaketan parte hartu zuen, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, eta inbertitutako 1.200.000 euroetatik 900.000 euro eman zituen. Ibilbidean J. Mauro Gogorcena Aoiz herriko alkatea izan du alboan.

Ondoren, presidentea leku berean Urraulbeiti, Urraulgoiti, Irunberri eta Erromantzatua herrietako alkateekin bildu da, herriotako proiektuak eta beharrizanak ezagutzeko.

Jarraian guztiek hirigune historikoa eta Jasokunde parrokia bisitatu dituzte. Eraikina XIV. mendekoa da, gurutze latindarraren oina du eta dorre-kanpandorre bikaina. Aipatzekoak dira XVI. mendean Pedro de Moretek eta Fray Juan de Beauvesek egindako eskulturak eta erliebeak, Jasokundearen tailua eta San Adrià ermitatik ekarritako XIV. mendeko gurutze gotikoa.

13,30ean presidentea Erromantzatuko udaletxera iritsi da, Domeñun, eta bertan Elena Rodríguez alkatea eta udal ordezkariak agurtu ditu. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa