(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Carlos III Osasun Institutuko zuzendariak Nafarroaren ikerkuntza-jarduera goraipatu du asteazkena, 2010.eko otsailak 24

José Navas Palacios jaunak Foru Erkidegoko ikerkuntza biomedikoko profesionalei zuzendutako hitzaldia eman du gaur


Nafarroak, Espainiako bestelako erkidegoek baino zientifiko eta ikerkuntza mailako pisu handiago du biztanle bakoitzeko, gaur Carlos III Osasun Institutuko zuzendaria den José Navas Palacios jaunak adierazi bezala, komunikabideekin izandako agerraldian “Apoyo del Instituto Carlos III a la investigación médica en España" izeneko hitzaldia eman aurretik.

Komunikabideen aurreko agerraldia eta osteko hitzaldia Merkataritza eta Industria Ganberan izan dira. Bietan, Navas jaunarekin batera, osasun kontseilaria izan da, María Kutz Peironcely Andrea. 

Osasun Departamentuko kontseilariak Nafarroako Gobernuaren ikerkuntza biomedikoarekiko erronka azpimarratu du, bere emaitzarik garrantzitsuena Biomedikuntzako Ikerkuntza zentroan (CIB) duena, gaur egun eraikuntza prozesuan dena. Halaber, kontseilariak Foru Erkidegoko bestelako erakundeak aipatu ditu, CIMA esaterako, eta lankidetza publiko-pribatua sustatzeko beharra azpimarratu du.

Navas jaunak Carlos III Osasun Institutuaren egitekoak azaltzen jarraitu du, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren eraginpeko ikerkuntzako erakunde publikoarena. Egiteko nagusiak ikerkuntzako proiektuak finantzatzeaz (aurrekontuaren %80 eskaintzen da egiteko horretarako) eta lan propioak garatzea dira. Halaber, adierazi duen bezala, erakundearen asmoa autonomia erkidegoen presentzia handiagoa izatea da.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa