(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2,1 milioi euroko inbertsioak onetsi ditu azpiegituretarako Kantauri aldeko isurialdean osteguna, 2010.eko otsailak 25

Toki Administrazio Departamentuaren bidez 1.403.257 euro finantzatuko dira


Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilariak 2.111.967 euroko inbertsioak onetsi ditu Kantauri aldeko isurialdeko zenbait herritan azpiegiturak hobetzeko.

Lan horiek Toki Azpiegituren Planera bilduta daude 2005-2008 eta 2009-2012 aldietan, Nafarroako herrietan hobekuntza-proiektuak egiteko. Modu horretan, Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza orokorra jasoko dute, 1.403.257 euro guztira.

Jarraian, alfabetoaren arabera ordenatuta, kasuan kasuko lanak hartuko dituzten herriak eta entitateak, emandako diru-laguntzak eta inbertsio osoaren zenbatekoa (parentesi artean) zehazten dira:

-ARANTZA: 19.780 € (32.138 €). Dirua argiteria publikoa zabaltzera eta berritzera bideratu da.

-DONAMARIA: 75.644 € (125.353 €). Aurkeztutako proiektuaren arabera, hornikuntza sareak eta ur beltzen saneamendu sareak berrituko dira Ferrería eta Ventas de Donamaría auzoetan, ezaugarri hauekin: ur-hornikuntzarako hoditeria eraikitzea 80 mm-ko diametroko burdinurtu nodularreko hodiekin; ur-hornikuntzarako hoditeria eraikitzea 90 mm-ko diametroko polietilenozko hodiekin; edateko uraren hamahiru hartune eta saneamenduko hamahiru hartune instalatzea etxeetan; bost ur-hargune instalatzea; bi sute-aho instalatzea; ur beltzen saneamendu-sarea berritzea 250 mm-ko diametroko PCVzko hodiekin; eta Ferrería auzoan ur beltzak arazteko dekantagailua eraikitzea. Proiektuan Segurtasun eta Osasun Azterketa gehitu da.

-ETXALAR: 23.749 € (33.927 €). Inbertsioaren bidez, 2007ko uholdeetan kalteak izan zituzten bideak konpondu dira, zehatz esanda, leku hauetan: Urritzokieta bidean, hormigoizko zoladura konpondu da oinarri-azpia garbituta; Arbotza bidean, errodadura-geruza berriz jarri da; Obenekoborda bidean, eroritako bide zatia eraiki da mendi-mazelan lurra erauzita.

-URDAZUBI: 1.016.063 € (1.505.645 €). N-121-B errepideko zeharbidea urbanizatzen hasi da, Dantxarinean. Proiektuan 3,25 metroko zabalerako lerroak egin dira, 1,50 metroko bazterbideak eta 2 metroko espaloiak, eta lerroen artean zintarria jarri da. Era berean, biribilguneak, igarobide seinaleztatu eta argiztatuak, hiri-irizpideekin jarritako argiak, zeharbidearen bi bazterretan argi-puntuak.... jarriko dira. Proposamen horren bidez, Bentarekin muga egiten duen zeharbidearen inguruan sortzen diren zirkulazio-arazoak konpondu edo minimizatu nahi dira, Frantziaren hego-mendebaldetik ibilgailu asko iristen diren uneetan.

Bestalde, 215.439 euroko inbertsioarekin eta Nafarroako Gobernuak 130.916 euroko ekarpena eginda, Dantxarinea auzoko saneamendu-sarea berritzen ari dira. Proiektuaren arabera, ur beltzen kolektore berria eraikiko da eta Frantziako inguruko kolektoreen sarearekin lotuko da. Gaur egungo kolektoreak euri urerako utziko dira eta horrela sare bereiziak lortuko dira.

-UDALEN TALDEA (ZUBIETA-DONEZTEBE-ELGORRIAGA-ITUREN): 137.105 € (199.465 €). Uraren goi-hornidurarako instalazioak egokitu eta hobetu dira.

Zehatz esanda, konponketa puntualak egin dira eta 1997an lehen fasean egindako hoditeria osorik desinfektatu da; Aurtizeko ur-bilketak hobetu eta doitu dira; hoditeria orokorrean euste-hormak eraiki dira egonkortasun arazoak konpontzeko; eta estankotasun probak egin dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa