Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroak bere eskaintza turistikoa aurkeztu du Milango Turismoko Nazioarteko Ferian
osteguna, 2010.eko otsailak 25
Italia da Nafarroara turista gehien bidaltzen dituen hirugarren herrialdea, Frantzia eta Alemaniaren ostean
Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, Milango Turismoko Nazioarteko Ferian izan da, FITUR (Madril), ITB (Berlin) eta WTM (London) feriekin batera, turismo sektoreko garrantzitsuenetakoa. Pasa den edizioan, erakusketak 153.800 bisitari jaso zituen, 140 herrialdetatik etorritako 5.000 erakusketarirekin.
Foru Erkidegoak beste urte batez bertan pare hartu du Turespañako mostradorean kokatutako espazio batean, eta bisitariei Santiagorako Bidea sustatzeko materiala, turismo aktibokoa, alojamendu gida eta Nafarroari buruzko informazio orokorra eman zaie. Era berean, feriak sektoreko bestelako profesionalekin harremanetan jartzeko balio izan du; halaber, komunikabideekin eta turismoko bestelako enpresekin, Nafarroako eskaintza turistikoa merkatu italiarrean egonkortzeko.
Ekitaldi horretan parte hartzea Nafarroako Kultura eta Turismo Departamentuak abian jarritako marketineko planean bildutako ekintzen artean dago, berrikuntza turistikoak sustatzeko eta bisitari atzerritarrak erakartzeko Foru Erkidegora.
Urte honetan, Nafarroako marka turistikoak 12 feriatan hartu du parte eta gaur egun “The Boat and caravan Show” erakusketan dago, Erresuma Batuko nekazal turismoko feria handienean.
Italia Nafarroara bisitari gehien bidaltzen duen hirugarren herrialdea da, Frantzia eta Alemaniaren ostean. 2009an turista atzerritarrek Nafarroako Gobernuaren Turismo Bulegoen Sarean egindako kontsultetatik, 6.585 Italiatik zetozen, nazioarteko eskaeren %8,42.