(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Erkidegoko 120 establezimendu baino gehiago dira "Más por Ti” klubekoak osteguna, 2010.eko otsailak 25

Ekimena Txikizkakoen Komertzioa Modernizatzeko Planean bilduta dago, Nafarroako Gobernuak eta Komertzioen Federazioak sustatutakoa


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko Enpresako zuzendari nagusiak, Begoña Urien andreak, eta Nafarroako Komertzioen Federazioko presidenteak, Inmaculada Abínzano andreak, "Más por Ti" kluba aurkeztu dute, bezeroen fidelizazioa lortzeko sistema batean oinarritutako ekimena.

Ekimen horrek jada Erkidegoko 120 komertzio biltzen ditu eta hurrengo martxotik aurrera izango da baian. Proiektu horrek Nafarroako Gobernuaren laguntza du; halaber, CEIN eta ANAIN sozietateena, eta Caja Navarra eta Caja Rural finantza-erakundeena. Aurreikusten denez, klub horretako 10.000 bezero eta kanpainari atxekitutako 150 komertzio lortuko dituzte.

"Más por Ti" proiektua Nafarroako Komertzioa Modernizatzeko II Planean bildutako jardueretako bat da, lau urtean plikatuko dena eta 2011n amaituko dena. Bere aurrekontua, orotara, 16 milioi eurokoa da. Sektoreko jarduera bereziki bezeroetan oinarritzen da eta hori da ekimenaren helburua: sektoreko bezeroak egonkortzea eta kopurua handitzea abantaila desberdinen bidez. Nafarroako Gobernuak komertzioko sektoreari laguntza-bide desberdinak eskaintzen dizkio: asozianismo komertziala, dinamizazioa, prestakuntza,belaunaldi arteko txandaketa, erosketa zentralak eta inbertsioetarako laguntza zuzena.

'Más por Ti' Kluba

Begoña Urien merkatarien eta finantza-erakundeen ordezkariekin ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Enpresako zuzendari nagusiak, Begoña Urien andreak, eta Nafarroako Komertzioen Federazioko presidenteak, Inmaculada Abínzano andreak, “Más por Ti” kluba aurkeztu dute, bezeroen fidelizazioa lortzeko sistema batean oinarritutako ekimena.

Ekimen horrek jada Erkidegoko 120 komertzio biltzen ditu eta hurrengo martxotik aurrera izango da baian. Proiektu horrek Nafarroako Gobernuaren laguntza du; halaber, CEIN eta ANAIN sozietateena, eta Caja Navarra eta Caja Rural finantza-erakundeena. Aurreikusten denez, klub horretako 10.000 bezero eta kanpainari atxikitutako 150 komertzio lortuko dituzte.

“Más por Ti” proiektua Nafarroako Komertzioa Modernizatzeko II Planean bildutako jardueretako bat da, lau urtean aplikatuko dena eta 2011n amaituko dena. Bere aurrekontua, orotara, 16 milioi eurokoa da. Sektoreko jarduera bereziki bezeroetan oinarritzen da eta hori da ekimenaren helburua: sektoreko bezeroak egonkortzea eta kopurua handitzea abantaila desberdinen bidez. Nafarroako Gobernuak komertzioko sektoreari laguntza-bide desberdinak eskaintzen dizkio: elkarketa komertziala, dinamizazioa, prestakuntza,belaunaldi arteko txandaketa, erosketa zentralak eta inbertsioetarako laguntza zuzena.
 
“Más por Ti” Klubaren helburua komertzio txikiari tamaina handiko komertzioek erabilitako marketin eta sustapen tresna berak eskaintzea da. Horrela, bezeroen informazio eguneratua eta pertsonalizatua izango dute, euren bezeroan profiletara hurbiltzeko aukera izango dute kanpaina pertsonalizatuekin, eta Klubak eta erakunde laguntzaileek egindako kanpainen onuradunak izango dira.
Klubera atxikitzen diren bezeroek atxekitutako komertzioetan egindako puntuak metatu eta aldatu ditzakete. Gainera, euren puntuen balorea ezagutzeko aukera izango dute Klubaren web orrialdean (www.clubmasporti.com) eta dagozkien erosketa-txartelen bidez; eta ordainketak eurentzat era egokienean egiteko aukera izango dute. Publikoa doan emango da alta klubean, web bidez, telefonoz 948010131 edo komertzioetara joanda.

“Más por Ti” klubeko bezeroek atxekitutako komertzio guztietan egindako erosketetan meta tu ditzakete puntuak. Metatutako puntu horiek “Más por Ti” klubera atxekitutako bestelako komertzioetan egindako erosketetan aldatu daitezke. Halaber, promozio eta oparietarako aukera izango dute. Alta ematea doakoa da eta elkarteen arabera, ekimen horrekin hiriaren eta auzoaren bizitza berpizten da komertzio txikiaren eskutik.Klubeko puntuak metatzeko bi aukera daude: CAN edo Caja Ruraleko bezeroen kasuan, finantza-txartelek ere Klubeko puntuak metatzeko balioko dute. Bestelakoek “Club Más por Ti” txarteal eska dezakete hurbilen duten atxekitutako komertzioan.

“Más por Ti” kluba ongi etorriko sustapen batekin hasiko da, %15 puntutan, sareko edozein komertziotan egindako erosketetan trukatu daitezkeenak. Sustapen hori martxoaren 15etik 31ra izango da, eta horretarako 60.000 euroko aurrekontua dago, CAN eta Caja Rural erakundeek emandakoa gauzatu ahal izateko.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa