(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Vianako Printzea Nazioarteko Sarien 2010eko deialdia egin da osteguna, 2010.eko otsailak 25

Hautagaitzak aurkezteko epea 2010eko martxoaren 31an amaituko da


Nafarroako Gobernuak Vianako Printzea Nazioarteko Sarien 2010eko edizioaren deialdia arautzen duten oinarriak ezarri ditu. Sari horien hiru kategorietan kulturaren, elkartasunaren eta mendekotasunaren arloetan nabarmendu diren pertsonak edo entitateak aitortzen dira.

1990. urtean, Nafarroako Gobernuak Kulturaren Vianako Printzea Saria sortu zuen kultura arloko sorkuntzan, azterlanean eta ikerlanean diharduten pertsonei, taldeei edo erakundeei esker ona emateko eta saria urtero ematen da. Halaber, 2001ean, Nafarroako Gobernuak eta Euskadiko Kutxak Elkartasunaren Nazioarteko Saria izenekoa sortu zuten gizarte sektore eta lurralde ahulenen alde diharduten pertsonen eta entitateen lan boluntarioa aintzat hartu eta ezagutarazteko xedearekin.

Joan den urtarrilean, sariei garrantzi handiagoa emateko asmoz, Nafarroako Gobernuak egokitzat jo zuen urtero ematen diren bi sariak koordinatu eta sari berria sortzea mendekotasunari lagundu eta arreta emateko egiten den lan berritzailea nabarmentzeko. Hala, bi sariak izen berean batuko dira eta nazioarteko bihurtuko.

Modu horretan, urtero, ospakizun bateratuan, ziurrenik Asturias eta Vianako Printzea buru dela, Iruñan, ekaina inguruan, sari hauek emango dira:

-Kulturaren Vianako Printzea Saria: kulturaren esparruko pertsona edo entitate garrantzitsuei esker ona ematea beren ibilbideagatik, barne hartuta arte plastikoen, musikaren, literaturaren eta abarren arloetan egindako sormen lana nahiz zientzia, teknika eta ikerketarenean egindakoa.

- Elkartasunaren Vianako Printzea Saria: munduko lurralde eta herri ahulenetako gizarte sektore behartsuenen alde diharduten entitate edo pertsonei esker ona ematea, gizartea arlo horietan egin beharreko lan boluntario eta elkartasunezkoari buruz kontzientziatu eta sentsibilizatzeko.

- Mendekotasunaren Arretaren Vianako Printzea Saria: mendekotasuna duten pertsonen -adinekoen zein ezgaituen- bizi-kalitatea hobetzeko praktika berritzaileak, ikerketa garrantzitsuak eta bestelako ekimenak sustatzen dituzten pertsona edo entitateei esker ona ematea, eta horrela, gizarte sistema aurreratuagoa lortzea.

Oinarrien arabera, Kultura eta Turismo Departamentuak Kulturaren Vianako Printzea Sarirako deialdia eta kudeaketa egingo ditu, eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak Elkartasunaren eta Mendekotasunaren Arretaren Vianako Printzea Sariak deituko ditu.

Sari bakoitzari dagokion epaimahaiak zazpi kide izango ditu -burua eta sei mahaikide- eta saria zein den, arlo horretan ospe handia duten pertsonen eta profesionalen artean hautatuko dira.

Hautagaitzak aurkezteko epea oinarri hauek argitaratu eta hurrengo egunean hasi da eta 2010eko martxoaren 31n amaituko da.
Dokumentazioa:
Kulturaren Vianako Printzea Saria
Elkartasunaren Vianako Printzea Saria
Mendekotasunaren Arretaren Vianako Printzea Saria

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa