(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalán kontseilariak Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko aparteko sariak eman ditu ostirala, 2010.eko otsailak 26

2008-2009 ikasturtean espediente akademikorik onena lortu zuten hamazortzi ikasle nafarrek jaso dute saria


Transcripción textual del video

Catalán kontseilaria 2008-2009 ikasturteko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko aparteko sariak lortu dituzten hamazortzi ikasle nafarrei zorionak ematen.
Catalán kontseilaria saritutako ikasleekin

Catalán kontseilariak Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko aparteko sariak eman ditu. ( irudia handitu )

Alberto Catalán Higueras Hezkuntza kontseilariak Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko aparteko sariak eman dizkie gaur 2008-2009 ikasturtean espediente akademikorik onena lortu zuten LHko hamazortzi ikasle nafarrei.

Ekitaldia gaur eguerdian egin da Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan. Ekitaldian Pedro González Felipe Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia eta Javier Navallas Rebolé LH Zerbitzuko zuzendaria egon dira, baita saritutako ikasleak ere, familiakoek eta kasuan kasuko zentroetako ordezkariek lagunduta.

Hamazortzi sarituetatik hamabik goi mailako zikloak egin dituzte, eta seik erdi mailakoak. Ikasle bakoitzak diploma bat eta 600 euroko saria jaso ditu goi mailako ikasleen kasuan, eta 400 euro erdi mailakoen kasuan.

Sari horien bidez Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketak amaitzen dituzten ikasleen ahalegina, lana eta dedikazioa modu ofizialean saritu nahi da, bikaintasun akademikoa aitortuta.

Gogoan izan behar da aparteko sari hauetara aurkezteko ezinbesteko betekizuna zela Nafarroan 2008-2009 ikasturtean LHko ikasketak 8 puntuko gutxieneko kalifikazioarekin amaitzea erdi mailako ikasleen kasuan, eta 8,5 punturekin goi mailako ikasleen kasuan.

Deialdi honetara 73 ikasle aurkeztu dira guztira. Horietatik 32 erdi mailakoak dira eta 41 goi mailako zikloetakoak. Hautaketa Batzordeak hamazortzi saridunak hautatu ditu, haien espediente akademikoa eta ikasketekin lotutako beste prestakuntza- eta lanbide-meritu batzuk oinarri hartuta. 
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Saritutako ikasleen zerrenda

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa